Gibelurdinak datozela!

Durangoko Azokan diska hauxe erosi dot, beste batzuen artean. Gibelurdinek laukoteak folka jorratzen dau. Lau kide, hamaika instrumentu, tartean baxu elektrikoa, gitarra, soinua, musugitarra, perkusioak, biolina, alboka, txirula, eta lau lagunen ahotsak.

Ondo dakizue ni ez nazela folklorearen maitale sutsuena, baina egia esan, taldeak egiten dauzen soinu eta erritmoek, Amerikara, Errusiara, Italiara, Irlandara, Balkanetara Latinoamerikara eta Eskozia aldera eroan naute, eta gustatu jat!

Testuen lehen inpresioa be ona izan da, tradizioen desmitifikazioa, herrialde desberdinen folkloreak euskalduntzea, aldarrirako tartea ere eskainiz. Ondo!

Estetika ere, diskoaren eta weborriaren diseinua, kurratuta dau. Bledding Cowboys tipografia, ataratako argazkiak, irudien testura… Egin kasu, bisitatu zuok weba, kanta batzuk entzuteko aukera izango dozue berton. Ez zarie damutuko! Diskoa esku artean izan ezkero, zoazte zuzenean CD diskak daukan pegatina ikustera, vinilo bat imitatzen dau, ez bakarrik irudia, ukimenan be nabaritzen dana. Hori laostia iruditu jat!

Ta oin zuzenean entzun behar…

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu