argazkilaritza.com

Argazkilaritzari buruzko post bat oso aspaldi idazten ez dodala pentsatu nauen lehengo egunean. Beti izaten da blogean eskertu egiten den gai horretako bat, fotografiarena. Eta zer-kontatu bila nenbilenean weborritxo honegaz egin nauen topo:

www.argazkilaritza.com

Eurek inok baino hobeto azaltzen nor diren:

Webgunearen atzean argazki munduan interesatuak gauden lagun kuadrila bat guade.

Ez gara argazkilari profesionalak, ez dugu inungo ikasketarik jaso mundu honen inguruan eta dakigun guztia interneten eskuragarri dagoen informazioarekin ikasi dugu. Horregatik ez daukagu inungo pretentziorik, argazkilaritzari buruz euskaraz berba egiteko txoko bat denon eskura jartzeko nahiak bakarrik mugitzen gaitu.

Honela gure esperientzia jartzen dugu nahi duenaren eskura, akats ugari egingo ditugu, baina gauza on ugari ere egingo dugula uste dugu.

Blogean argazkilaritzagaz lotutako edozein gai jorratzen dabe. Argazkilariek kontutan hartu beharreko kontzeptuak azaltzen dabez, datozen erakusketa eta lehiaketak kontatzen dizkigute, argazkilariren bati elkarrizketa ere egin diote, edo besterik gabe, argazki bat aurkezten dute, azkena, honako hau:

Baina argazkiak ikusteko, blogean barik, badago “galeria” atala, non bilduma desberdinak topatuko dozuezen, argazki desberdinak ikuskatzeko.

Argazkilaritza gogoko badozue, euskarazkoen artean, ezinbestekoa da weborri hauxe.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu