Herri hezkuntza irtenbide

Ederto daki Wert nazi totalitarioak hezkuntza eta informazio eskubideek mehatxatu egiten dabela bere Estatu eredu kuttuna. Hark Espainia imperialista eta kapitalista babesten du, maite dau sistema eredu hori. Eta hori betikotze nahiaz, hurrengo belaunaldien eskubide horiek hurratuko dauz.

Erlijio katolikoari lehentasuna, espainola ez diren hizkuntzen gutxitzea, eduki sozialen manipulazioa… Ideologia eza sustatzea, azken finean; ideologia eza neoliberalismoaren ideologiaren zutabeetako bat da, ordea.

Ezinbestekoa izango da, beraz, herri honek bere antolatzeko gaitasun miresgarri horri heltzea, beste behin ere, inposizio horiek gelditzeko, eta ezin badoguz gelditu, gainditzeko. Auzo eskolak antolatzea, gurasoen eskuhartzea lagun, umeen eraikuntza soziala eta globala bermatzeko, helduen ezagutza maila hobetzeko; eta baita informazio kritikoa helarazteko plataformak sendotu. Egin dezakegu, eta egingo dogu.

Ez gaituzte ixilduko.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu