Senideekaz

Egubarri on danori!

Gabon zoriontsuak opa dotzuedaz, atzo Olentzeroren etorrera alaia izana espero dot, opari xume baie pozgarriak jasotzea, krisi garaikoak… Gabon zahar gaba, senideekaz ematea, barre eta kanta artean, tripak beteta, goxo-goxo.

Tamalez Euskal Herrian lagun askok ezin izango dabez jai egun honeik horrela pasa, ezin izango dabe familia osoa elkarrekin batu. Presoez ari naz, esperatxeratuen senideez. Horreik egunotan une oro daukie pentsamentu bat, ehundaka kilometrotara ziega batetan daukien senide eta lagun horrentzako.

Estatu frantses eta espainolaren espetxe politika -ez injustoa, kriminala baizik- gogor salatzeko, aurtengo manifestazio erraldoia 2013ko urtarrilaren 12an izango da, gehienok jada badakizuenez. Bilbora jaitsi behar gara danok, igazko kolosalitatea errepikatu behar dogu. Estatu zapaltzaileok jakin behar dabe oraindik zutik gagozela, ez dogula pausorik bat ere ez atzera emongo.

Senide eta lagunak, euskaldun preso politikoak, gure herrira ekarri behar doguzela, lehen bait lehen. Horixe da herriaren borondatea.

Ez ahiztu, U12, Bilbora!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu