Amaitu daitela HIMYM behingoz!

How I Met Your Mother telesaila bederatzigarren denboraldi baterako barriztu omen dabe… Kaka zaharra!

Bai, ze telesaila izugarri disfrutatzen dodan arren, istorioak aspaldi eskatzen zauen amaiera bat. Ikusten dogunok ederto dakigu, narrazio xelebre bat darabilela: istorio hauxe flashback haundi bat besterik ez dala, non amaiera hasieratik emonda dauen. Kontua ez da ia zer pasako dan, baizik eta zelan pasako dan… eta azkenengo aukeretan huts ein dabe. Zer pasako dan badakigu, eta pasatzen dan bitartean ez dogu disfrutatzen eta ez gaitu harritzen… Pena bat.

Behingoz amaierara heldu besterik ez zaio geratzen, agonia horri agur esatea. Asko gustetan jat, bai, eta horrexegatik diñot. Mesedez, amaitu daitela behingoz.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu