Sare sozialak + pribatasuna ikastaroa antolatzen: proposamenik?

Batzuek jakingo duzuenez, KZgunean egiten dot lan. Berton, beste gauza batzuen artean, ikastaroak egiten doguz nahi dauenari teknologia berriak, aplikazio eta herramienta desberinak, sare sozialak, software askeko adibide batzuk eta gainontzeko abar luzea azaltzen. Noizean behin, gainera, kolaborazio zehatzak ere antolatzen doguz, non KZgunearekin kolaboratzen dauen erakunde, enpresa, fundazio, asoziazio edo dana delakoak, bere neurrira egindako ikastaroa jasotzen dauen.

Deustuko udal barrutiko zentruan, Asistente Sozialak, gazte arloko bulegoa eta Gaztegunea ere dekodaz lankide, eta haiekin batera nerabeei zuzendutako ikastarotxo bat antolatu beharrean nago. Sare sozialen pribatasunaren kontuaz formatzea nerabeak izango da nire betebeharra.

Nerabeak ez dira jubilatuak bezala hezitu behar, ebidentemente. Aspektu teknikoan niri ere bueltak emoten doztiez gazteek, asiq motibatzea izango da erronka.

Hiru ideia dekodaz ikastarorako, baie beste batzuk ere nahiko nituzke, eta hori da eskatzen dizkizuedana post honen bidez. Proposatu ideiak, baina batez ere, proposatu materialak, eta gomendatu weborri edo aplikazioak, sare sozialek pribatasuna lantzeko balioko dizkidatenak.

Nik Deustuko unibertsitateko whatsapp “hackeoa”-ren inguruan eingo dot berba. Luze hitzegin da honen inguruan, eta dirudienez dana izan zen guzur handi bat… baina egia izan zitekeen. Eta tamalez, hasieratik ere esan nauenez (egia zala uste nauenean), errua ez, baina arduraren zati bat, norbere telefonoak protejitzen ez doguzenona da. Telefonoetan babesak ezartzea uste baino errazaua da, ganera.

Bestalde, Siri aplikazioaz hitz egin nahi dot, app honek egiten dauen gauza bakarra datu baseetara sartzea da (internet bidez, beharrezkoa bada), eta bertako informazioa eskaintzea; ahoz eskatzen dira datuak, ahotsez ematen dauz emaitzak. Agerian uzten dau app honek zure kontaktuen pribatasun maila, normalean eskasa izaten dana. Yuyu ere eman zidan app honek lagun batek erakutsi zidanean, eta demostratzeko, telefonoari galdetu zion “non egiten dau lan eta noiz jaio zan kimo?”, eta katxarroak ondo erantzun egin zionean. Info hauek nire sare sozialetako datu baseen bidez lortu zituen bere makina horrek.

Eta ikastarotxoa hasteko, honako bideo hau jarriko dot, non mentalista batek bere truko nagusia destapatzen dauen…

Baina hadi! Nik ez dot beldurrik sartu gura (lortuko ere ez dodalako), eta ez dot txapa larregirik sartu nahi. Horrexegaitik nahi dodaz material asko, teoria azaltzeko baiabideak, weborriak, bideoak, beti ere ikasleak aktibo egon daitezen. Helburua ez da sare sozialak ukatzea, baizik eta hauen erabileran pribatasuna gure esku dagoen zeozer dala kontutan hartzea, eta uste baino garrantzi handiagoa daukala konturatzea.

Asike, proposamenik?

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu