Ustelak

Beste behin ere, atarian gaude. Nahiko nuke erratuta egon, eta hala ez izatea, baina zeozerk esaten dozte barriro ere tontotzat hartu eta ziria sartuko digutela.

Espainiako gobernuan dagoen alderdiko poitikariek lehenengo, espainiako beste alderdi indartsueneko politikariak ondoren, epaile eta fiskalak ere, komunikabide handienak gidatzen dituzten horiek ahaztu gabe, eta baita enpresaburu neoliberalenak amaitzeko… Denen artean Espainiako ustelkeria kasurik nabarmenetakoa (nabarmenena ez, ohorea GALena da) barkatu eta ahaztu arte, ekingo diote gai-aldaketa aktiboari, bazterrak nahasteari gizakion halako berezko instintu depredatzailearen aldarriari, eta intentzio onen goraipamenari.

Eta bien bitartean, herritarrak pobreago.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu