Rebel Sounds 2012

Bueno, otsailean murgilduta gauz, eta ni berandu nator post hauxe idaztera.

Urtero lez, RebelSounds.org web komunitateak, errekopilatorio bat kaleratu zuen pasa dan hilean, 2012 urteak emandakoa errepasatuz eta urte barriari gogor ekiteko. Eta ni, beti bezela, disko horixe deskargatzera deitzen zaituztet, mundu mailako mestizajean zer pasatzen ari den jakin nahi baduzue.

Deskargatzeko, hemen egin behar dozue klik. Zelan deskargatu ez badakizue, hona hemen tutorialtxo bat.

Bi diska dira, non talde eta banda desberdin asko eta askok kanta bat aurkezten diguten. Badute bi diskoek intro eta outro bana, eta honetaz gain hirugarren CD bat ere badakar, sonidos ineditos, artista lagunek helarazitako kanta esklusiboak biltzen dituena. Portada eta diseinu guztiak Punker Rodriguezek egin ditu.

Diska oso ondo landua dago, ez daukazue galtzeko aitzakiarik.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu