Hil diguzue Xabier

Thierri zendu zen herenegun gauerdiko ordu batean. Xabier Lopez Peña galdakoztarra, Parisen preso azken bost urteetan, martxoaren 11n ospitaleratu zuten bihotzeko arazo batengatik. Pasa den astean burmuineko odol isuria izan zuen, eta joan den zapatuan hil da.

Preso bat hiltzen den bakoitzean, bere bizitza eta bizimodu duina bermatzeko ardura duen Estatuak erahiltzen du, Estatu frantsesak, kasu honetan. Generalizazio bat den esaldi hori, egoera zehatz honetan puntu garrantzitsua da, izan ere, frantses eta -batez ere- español Estatuek darabilten espetxe politikak erahil du Xabier, premeditazio eta azpikeriaz, nahita zalantzarik gabe.

Bai, Estatuek hil dute, nahiz eta osasun egoera larriaren ondorioz hil den. Bi Estatu kriminal hauek heriotzeraino erreprimitzen baitituzte preso politikoak. Jipoituak, bakartuak, Estatuetan barrena sakabanatuak, torturatuak, mehatxatuak, bizitzeko baldintza duinik bermatu gabe… eta batek daki gutxieneko osasun zerbitzurik ematen zaien.

Ez da eskubide politikoen urraketa soila, eskubide zibilena baino gehiago ere, giza eskubideak dira Estatuok zapaltzen dituztenak.

Atzoko egunez twitterren bilatu nuen ea espaiñol jendeak zelan hartzen zuen etakidearen heriotza. Espero nuen horixe bera topatu nuen: gorrotoa. Gehien sumindu ninduena, Xabier etakide izanagatik, preso egoteagatik, eskubiderik gabeko ez-pertsona zala -barre artean- dioten gorrotoz beteriko subnormalak.

Horrelako asko eta asko, gehiegi. Eta tristeena, haiek duten beren buruen gaineko bakezale irudia, non ETA den gatazkaren errudun bakarra. Baina hara! Estatuek erahil egin dute ETAk bezalaxe (erahiltzen dute oraindiño!), eta aldiz ETAk bakegintzan aurrera urratsak eman ditu, Estatuek ez bezala.

Eta gauzak horrela, “La paz llega por fin a Euskadi” esan zenutenok hil duzue Xabier; Bakearen aldeko urrats bat ere eman ez dozuenok hil duzue Xabier, ezta emango ere.

Zuek hil diguzue Xabier.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu