Mestiroots kide bila

RebelSounds. Mestizaje musika elkarbanatzeko blog zoragarria. Mestizaje musika diogunean, kultura desberdinak uztartzen dituzten kantuak esan ohi dugu, gehienak ska eta reggaetik pasatuta, rocka, punka, rumba, kunbia, folk balkanikoa, elektronika, eta abar luzea.

Baina mestizajea askoz gehiago ere da. Arte mota bat den aldetik, musikaz gain beste disziplina askotan ere ikusi dezakegu mestizajea: literatura, poesia, pintuta, argazkilaritza, dantza, antzerkia, zinema…

Gauza horiek guztiak biltzen ditu MestiRoots web blogak. Gozada dat da bitakora honetako testuak irakurtzea. Anibal Pachecok eguneratzen du bloga, Rebel Soundseko kide aktiboenetakoa, eta Rebel Soundsek betetzen ez zituen esparru horiek betetzeko sortu zuen MestiRoots. Honetaz gain, migrazio fenomenoei ere tartetxoa eskaintzen zaie, horrelako arte-kultura adierazpenen jatorria baita, bera ere Dresden hirian bizi den mexikarra izanik.

Eta bueno, blog hori eta bere edukiak aurkezteko, eta baita ere blog honek berriki argitaratutako deialdiari oihartzun pixkatxo bat egiteko idazten dizuet gaurko post hauxe. Izan ere, kolaboratzaile berriak bilatzen ari direla irakurri nuen berton pasa den astean. Arteari buruz, kulrurari buruz, migrazio mugimenduei buruz idazteko gogoz diren pertsonak bilatzen dituzte. Hori balditza eskatzen ditu: bloga gazteleraz izanik, ba hizkuntza hori menperatzea; konpromisoa hartzea eta blogari moduan esperientzia izatea (nahiz eta berak dioenez, ez den erabat beharrezkoa, gomendagarria baizik),

Ba hori, blog polita da hauxe, eman bueltatxo bat bertatik eta ea zuetako baten bat animatzen den bitakora honen taldera batzen. Ez lotsatu!
  . . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Tresna-barrara saltatu