Vikings

#Vikings telesailaz hitz egitera natorkizue gaur.

Friki baten bloga da hau, musika, internet eta telesailak dira nire zaletasunak, eta azken afizio honi tokatu zaio txanda orain. Urteak daramatzat telesailak ikusten, eta sistema bat garatu dut: ez ditut telesaila estrenatu berriak ikusten, telesailak lehen tenporada amaituta, ikusleen epaia ona bada fitxatzen ditut. Interneten begiratuta edo lagunek gomendatuta, merezi duten telesailak bakarrik ikusten ditut. Eta horien artean dago vikings.

Ez dizuet gehiegi errebentatu nahi. Vikings bikingoen istorio bat da, istorio baino, bikingo baten historia, History Channel kateak emititzen du eta, ondorioz, derrigorrezko baldintza izaten da historiari fidelak izatea. Serieko protagonista pertsonaia historikoa da, beraz.

Gehitu behar diogu, bikingoen inguruko ezjakintza orokortu bat. Orokortua… edo nirea bakarrik, baina kontua da, nik ezergutxi nekiela kultura honen inguruan. Salbaje batzuk omen zirela, baina marinel trebeak. Listo, ezer gehiago.

Bestalde, Game of Thrones telesailaren antza ere baduela esan genezake… Baina istorio honez ez du zerikusirik modazko telesailarekin.

Ba hori, telesaila barria, oso gomendagarria da aurkezten dotzuedan hau. Ea aukera bat ematen diozuen.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu