#DomekaON mixtapes

Gustatuko litzaidake deejay izatea. Benetazko softwareak manejatzea, “tarjeta de sonido” apropos batekin, sampler batekin eta bestelako hardware eta aparatuekin. Ez dauzkat, eta ez dakit egiten. Normalean egiten dudana bestelako gauza bat izaten da. Adobe Audacity programa erabilita nahasten ditut kantak mixtapeak sortzeko, lasai lasai.

Baina badakit erabiltzen BPM studio izeneko programatxo bat, pintxatzeko software amateurra da, eta dituen aukerak exploratu eta ahal bezain beste explotatu dodaz, eta noizean behin lagunentzako bai pintxatu izan dudala lauzpabost aldiz.

domekaonBueno, ba erabaki nuen duela aste batzuk, noizean behin honelako sesioak ere egiten hastea. Etxean pintxatzen, 40 bat minutuko sesioak egiten, eta bien bitartean dena grabatzea erabaki dut, hilean behin gutxienez, eta ea teknika hori ere hobetzen dudan.

Inprobisazioa dago, akatsez beteak daude, zein kanta egongo diren, kanten ordena eta hauek zelan nahastuko ditudan elkarrekin, egin bitartean erabakitzen dut. Estiloak ere nahiz eta hasieran ideiaren bat izan, nik erabakitako gauzetatik urrundu egiten dira… Esan bezala, hauek, entrenamenduak besterik ez dira.

Hona hemen egin izan ditudan lehenengo biak:

DomekaON mixtapes #001 (2013-6-16) by Kimo on Mixcloud

DomekaON mixtapes #002 (2013-7-14) by Kimo on Mixcloud

Hurrengora arte!

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu