Gure Esku Dago dinamikaren inguruan hausnarketatxu bat

Podemosi gehien leporatzen dotzedana, gehien sumintzen nauena, azken urtean zehar egin dauen moderazio bira izan da. Eusko Alkartasunari azken hamarkadan gehien goratzen/aitortzen dotzedana aldiz, erdipurdiko eslogan autonomistak baztertu eta independentzia eta ezker norabidea argi eta garbi besarkatzea.

Ondorioa uste dot nahiko argi dauela. Bildur ematen dozte gatazkaren amaierarako dinamika hauek ez ote direzen epelegiak. Ez dot Orreagatarren kritika hutsala errepikatu nahi, zinez sinisten dot Ezker Abertzalearen estrategia barria beharrezkoa zala eta norabide aproposa markatu zauela. Baina Gure Esku Dago bezalako dinamikak, alderdikerietatik urruntzen saiatzen direnak, inklusibo eta aglutinante izan nahi dabenak Josu Jon Imazen Estatuak seduzitzearen aldeko proposamena gogoratzen doztie. Aldarrikapenetatik urruntzea, helburuetatik urruntzea, norabidea difuminatzea, eskubidea eman diezaguten eskatu, konbentzitzen saiatu eta eman arte itxarotea. Kakaputza.

Sinplea da. Nik Euskal Herriarentzako subiranotasun nazionala nahi dot. Estatu Independientea. Autodeterminazio eskubidea (ukatzen zaiguna) gauzatu ahal izatea. Eskubidearekin edo gabe, erabakia bera hartua daukat aspaldi. Eta gainera, argi daukat nik nahi dodana beste batzuek ez dabela nahi, ezinezkoa izango dala gatazka soziopolitiko honi irtenbidea emon alde danak konforme utzita. Erraza da, independentzia bai ala ez? Alde ala kontra? Ba gatazkaren irtenbideak asetuko zaitu edo ez zaitu asetuko. Eta hori hala da.

Demokraziaren babesa, gizarte pluralaren onarpena, eta kongruentzia edo aglutinazioa ardatz dekozen mugimendu hau nahikoa garrantzitsua dala deritzot, bai, eta mugimendu honen baitan ulertzen dot independentziaren aurkakoei ere luzatzea Gure Esku Dagoren gonbitea. Ez dodana gustoko da, mugimendu hau saldu izan digutela, nazio gatazka luzearen amaiera kontsentsuatua lortuko dauen mugimendu sozial hegemoniko bezala, eta gainera independentistok asetuko gaituen irtenbidea emango dotzela transmititzea, ulertzera emotea. Ez dot sinisten.

Hausnarketa hau enauen igandeko ekitaldia baino lehen argitaratu nahi, ez naz ni izango honi babesa ez zaiola eman behar esango dauena. Baina… Ez dakit zelan esan… epel ixten nau Gure Esku Dagok.

Eta ez naiz bakarra:
Hunkitzearen eraiste neurtua | Baga Biga Bloga – Josu Lezameta Jozulin
Moderazio erradikala | mila leiho zabalik – GAUR8 – Naiz – Kattalin Minner
Derecho a decidir si se decide que decidir | Borroka Garaia Da
Kolpeka josi | Boligrafo gorria – Gorka Bereziartua
Superpotentzia emozional batek jota bezela | Separata – Beñat Sarasola

Malcolm iXa on Twitter Gure esku dago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu