Oihanlariak!

Gaurkoan nire deejay lanaz idatzi nahi dotzuet: Oihanlariak! proektutxoari buruz, hain zuzen.

Deejay moduan, ohiko mixtapeak egiten dodaz, zuzeneko sesiotxoak ere emon dodaz kontroladora bategaz herri inguruko tabernetan, eta Gorka Suaiarekin batera Oihanlariak! taldea sortu dogu.

oihanOihanlariak! musika talde bat da, Gorka Suaia eta biok osatzen doguna. Gorka mila taldetan ibilitako abeslari itzela da, errapeatzen hasi eta raggamuffinero egin zana. Ba, igaz a capella bat eskatu nion erremix bat egiteko… handik gitxira proposatu zidan bere abesti zahar, berri eta erremixak zuzenekora eramateko bion arteko taldetxoa osatzea.

Honela hasi ginen saioa montatzen. Aurkezten gabizena, dub, reggae, dancehall, jungle eta dubstep soinuekin jositako saio luzea da, oso dantzagarria. Azpeitian emon genuen lehen kontzertua, eta benetan ere oso harrituta geratu nintzen jendeak eman zigun harreragaz. Flipatzekoa.

Udazkenerako hau dana mixtape formatuko diska batetan bildu nahi dogu, Gorkaren hurrengo lana izango dana eta Piztu! izenekoa. Adi egon peña!

Agenda moduko bat jarri dot blog honetan, alboko zutabean. Oihanlariak! gisa momentuz kontzertu bat agertzen da hor, gainera, konfirmatu gabeko zeozer badugu ere, eta ziur gauza askoz gehiago ere egingo doguzela udan zehar. Saiatuko naz hori dana ondo ekartzen hona. Bien bitartean, badaezpada hamen ixten dotzuet Taupako lagunen emaila, kontratazioetarako daukaguna: info@taupaka.com

Ezin dot aipatu gabe itxi, Suaia eta Lahaine formatuan ere kontzertuak ematen ibili garela, Herrima diskaren aurkezpen biran. Azken hiru kontzertuetarako batu nintzen, eta iraila aldean beste bat badugu lotuta Gasteizen, kasu honetan Endika Lahaine ere mikrofonoan Gorkarekin batera, hip hop, dubstep, eletrorock eta reggae uztartzen dauzen showa egiten dogu hor, potentea benetan.

Eta bueno, ni banoa amaitzen, hor ixten dotzuet Piztu! mixtape horretako lehen aurkezpen singlea, Glaukoma taldeko Juantxo Arakamarekin batera egindako Itota kantaren Sweet Thing erremixa:

Bikaina ezta? Eskertuko genuke zuon Twitter eta Facebooketan hau zabalduko bazenute, nik uste kantak merezi dauela. Ale, hurrengora arteeee

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu