NG samples

Erronka batekin nator orain. Ea inor gai den proposatzen dizuedan kantuko sanpleak identifikatzeko. Dena ihaz hasi genuen blog honi, eta aspalditxo ataskatuta paratu zena, bultzadatxo bat emateko: NGsamples.

goibuBlog hura zertaz doan bertan azaldu genuen, honi buruz atalean. Ezagutzen ez baduzue bloga edo sanpleatzea zer den ez badakizue pasatu zaitezte handik, merezi dau-eta!

Ba bueno, hona proposatutako kanta, Borreroak Baditu Mila Aurpegi diskatzarreko Denok Gara Malcolm X. Ea kapaz zaraten identifikatzeko klaxon rap beat horiek, oihuak edo funky gitarra riff-ak:

Egia esan, beste batzuk ere falta zaizkigu, Marcos azpikomandantea Begirunea kantuan edota salsero batzuk Bisitari Iraultzailean, edozein sanple zein grabaziotik hartuta dagoen topatzen badozue gogotik eskertuko dizuegu! Ez da lan makala, gero…

Sampling sport!
. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu