I. Galdakaoko Laburmetrai Festibala

Galdakaoko Gazte Asanbladak esperimentu ederra jarri dau martxan, herriko jaietan Laburmetrai kaseroen festibal bat egingo da. Lehiaketa bat antolatu dabe udan zehar gure kortoak prestatzen joateko eta irailerako aurkeztu eta proiektatzeko.

korto leihaketa GaldakaoOinarriak:

  • Gehienez 5 minutuko iraupena
  • Lanak .mp4 formatuan aurkeztu behar dira.
  • Gaia eta hizkuntza libreak.
  • galdakaofilm@gmail.com helbidera bidali behar dira lanak, dropbox edo antzeko zerbitzuren bat erabilita.
  • Lanak aurkezteko Irailaren 9a arteko epea.
  • Galdakaoko jaietan, eguaztenean -Irailak 16- gaueko hamarretan proiektatuko dira laburmetraiak txosnetan.

Idea ederra da benetan, baina ez badogu parte hartzen ez dau ezertarako balioko. Animatu zaitezte jente!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu