Kaleratu ninduteneko hausnarketa laburra

Zerbitzu publiko batean egin dot lan, baina enpresa pribatu batek kudeatutakoa. Zerbitzua bera oso kalitatezkoa bada ere, hori langileei zor diegu, enpresari baino. Enpresak gurean ez du, nire ustez, zerbitzuaren aldeko ezer aportatu: ez erabiltzaileeentzako, ez langileon lan baldintzak hobetzeko, ezta baliabideen dotazio edo mantenimentuan.

vic3b1etas-forgesEz dut txarto hitzegin nahi nirea izan den lantokiaz. Benetan gustoko izan dot gure jarduera eta bueltatzeko beste aukerarik banu, ia zalantza barik joango nintzateke. Baina gure lan baldintzak benetan ere txarrak ziren (dira), horrekin ezin dot ez-ikusiarena egin. Ordutegi kriminala, lan karga desorekatua lankideon artean, soldata barregarria. Lan egutegiak batere malgutasunik ez, eta ni kaleratu nindutenean (edo kontratua amaitzerakoan ez nindutenean barritu) argi eta garbi azaleratu zen arazoa: erabateko ez-egonkortasun laborala.

“Urtebete baino gehiago kontratuak kateatzen ibili ostean, oraingoan kontratu indefinitua tokatzen bazaizu ere, enpresaren erabakia da ez dituela mota honetako kontratu gehiago nahi, eta nahiz eta zure lanarekin pozik egon, kontratua ez berriztea erabaki du enpresak.”

Halako zeozer esan zidan Castellonetik etorritako Recursos Humanos-eko despedidore profesionalak. Berari ere esan nion, zelako injustoa den eta abar. Okurritu zitzaidan guztia esan nion, baldintza kaskarrak agerian uzteko. Uneko hausnarketa azkarra ere bota nion: gure flota gero eta desanimatuago dagoela honelako erabakiekin, gure enpresara datorrenak badakiela ez duela merezi hemen ondo formatu eta asentatzeak, gogor lan egiteak, berandu baino lehenago bota egingo dute-eta, bai ala bai. Eta horrekin batera, zerbitzuaren kalitatea bera okertzen dela.

Ez ditut enpresaren izena eta sektorea aipatu. Apur bat bilatuta jakingo duzue zertan aritu naizen lanean. Kontua da, goiko esaldi horiek berdin berdin bizi ditugula anbulantzietako operarioek, jantokietako langileek, autobus gidariek, formazio zentroetako langileek edo errepide mantenimenduko langileek. Eta oso sinplea da ondorioa: zerbitzu publikoen pribatizazioak aurrezpen ekonomikoa dakar, bai, beti ere langileen lan-baldintzen kontura, eta ondorioz, zerbitzua bera kaltetzeko arriskuaz. Administrazioek ez lukete hau onartu behar, Jaurlaritza, Diputazioa, Udaletxea edo dagokion administrazioak tinko bermatu beharko lituzke enpresa pribatuek kudeatzen dituzten zerbitzuetako langileen lan-baldintzak duinak izatea.

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu