Dear White People

Bueno, filmetxu batekin nator orain, Dear White People

Basikamente, Estatu Batuetako arrazismoa ikusarazteko film bat, unibertsitatean afroamerikarrek jasan Dear_White_Peoplebehar duten egunerokoa, halako puntu sinpatiko eta dibertidoagaz. Spike Lee handiaren Do The Right Thing gogorarazten dau sarritan, baina ez da honen mailara hurbiltzen ere, egia esan.

Argumentua Sam White ikaslearen inguruan eraikitzen da. Winchester Unibertsitatean zinemagintza ikasten dabil, traidizioz zurien unibertsitatea izan dana, eta bertan badauka irrati saio bat “dear white people” deiturikoa, eta ikaskide zuriei zuzentzen diena, haien jokabide arrazistak salatu eta bistaratzeko. Bere “hermandadeko” ordezkari izan nahi du gainera, beste kandidatoa mutilagun oiha delarik, norgehiagoka galanta.

Gai oso interesgarriak lantzen dauz pelikulak, adierazpen askatasuna, norbere kontradikzioak, beltzek jasan beharreko oztopoak, gay eta beltzen arteko harremanaren estereotipoak, blackface ohitura iguingarria… Esan bezala, ez da Do The Right Thing eta ez da hurbiltzen ere, baina sinpatikoa iruditu zitzaidan eta hona ekarri eta zuei gomendatzea otu zitzaidan, ikusiko duzue ala?

. . . : : : k i m o : : : . . .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu