Ukabilen Dantza (2015-6-5) #Mixtape

“Rock eta rap arteko jolasa”

Zertaz idatzi pentsatzen nenbilela, konturatu naz nire mixtapeak ez dodazela ekarri blogera oso aspalditik! Bi urte pasatxo azkena elkarbanatu nuenetik eta noski, berriak ere egin izan ditut azken hilabeteetan. Denak topatu ahal dituzue nire mixcloud eta hearthisat perfiletan, ia ehun mixtape daude hor entzuteko. Gaur, azkena dakartzuet blog honerara.

Ukabilen dantza (2015-6-5) disko xelebrea da nire mixtapeen artean. Azken urtean rap estilora biratu izan dot musikalki (beti ere reggaea albo batera itxi barik), eta horrela konturatu naiz antzinako, nerabe garaiko kanta makarra askotan bazegoela rapeatzeko tendentzia bat. Estilo horretako kantak nahi nituen, makarrada rapeatuak, rap makarrak.

Zaharrak zein berriak aukeratu, ordena erabaki, trantsizio froga batzuk egin eta sesioa probatu nuen. Komeni da hamar bat aldiz probatzea saioa ontzat eman aurretik, baina hainbeste berotu nintzen honen emaitzarekin talkual argitaratu nuela egun horretan bertan. Gerora nik akats dezente topatu dotzedaz, baina haisuek! horrek ere badu bere xarma ez?

Ukabilen Dantza (2015-6-5) @KIMOSOUNDZ by Kimosoundz on Mixcloud

Hona hemen zerrenda, eta deskargatzeko hemen:

1. Mano Negra – The Rebel Spell
2. Todos Tus Muertos feat Fermin Muguruza – Lehenbiziko Bala
3. 121 Krew – Ez Egin Kasurik
4. Public Enemy – Bring The Noise
5. Def Con Dos – El Coche No (revisited by XpresidennteX)
6. Run DMC – Walk This Way
7. Narco – A Tomar Por Culo El Munco
8. Beastie Boys – No Sleep Till Brooklyn
9. Riot Propaganda – El Miedo Va A Cambiar De Bando
10. Keny Arkana – Indignados
11. Lagrimas de Sangre – Rojo Y Negro
12. Los Chikos Del Maiz feat Pablo Hásel – Los Hijos De Iván Drago
13. Negu Gorriak – Agur
14. Negu Gorriak – Neskak Zero Katea Ikusten Du
15. Norte Apache – Satriale’s
16. Flitter – Bidea Argitzen
17. Alguacil – Refujiados
18. Berri Txarrak – Betiko Leloaren Betiko Leloa
19. Glaukoma – Egunon
20. Dremen – Te Quedas Fuera
21. Suaia eta Lahaine – Riot
22. 2zio – Ez Da Salgai
23. La Kinky Beat – Fire
24. Buitraker – FMI
25. Ekon – Mila Koloredun Gerra

Goza ezazue madafakak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu