aurkezpena

Ondo etorri nire blog honetara!

Hauxe da Kimo Bloga. Euskal Herriko beste gazte batek kudeatutako bloga dozue hau. Blog pertsonala, miszelania hutsa, edozertaz berba egiteko sortua.

Berbaz! Atal honi ‘albisteak’ deitu behar nion hasieran baina konturatu nintzen ni enazela objektiboa izaten, eta ganera, nik kontatzen dodazen gauza asko ezin direla albistetzat hartu, niri gertatutako gauzak izan direlako, hamen kontatzeko gogoa piztu zidatenak.

kimo sesimbolBilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan ikasi nuen,  Lehen Hezkuntza Irakasle lehenengo ta Musika Hezkuntza Irakasle gero. Gero KZgunean ibili nintzen beharrean informatika eta internet kontuak irakasten. Hezkuntza, formakuntza, IKT eta abarrei buruz ikasi atalean idazten dot.

Nire eta nire lagunen inguruko batallak kimotarrak atalean dagoz. Nortzuk garen, zelan dibertitzen garen… Fijatu ondo neska mutiletan, oso guapa ta guapoak gara, bai horixe!!

Mundu globalizatu honetan, eta bereziki, herri zapaldu honetan, edozein ahots erabili behadogu kontrainformazioa zabaltzeko, erresistentzia bultzatzeko. Ekin atalean, nire aportazioa dekozue.

revolucionMusika da nire lehen afizioa, musikak bete egiten nau… Entzun atal honetan, nire proiektuei zein gustuko taldeei buruz arituko naz. Jamaikar estiloek gure konputadora dantzan iminiko dabe!

Entzun atalean bezelaxe, beitu atalean nire gomendioak daude, ze pelikula, bideoklip, telesaila… Danetik dago gomendatzeko, ea zuok ere gomendatzen doztezuen zeozer!

Leidu! Leitzea be gomendagarria da, eta nik oso gitxi eiten dodan arren, batzutan perlak topatzen dire hor eta hamen. Poematxoak, artikulo interesanteak edota liburuak…

Mugimentoa gura dot, asike danok nire blogean zeozer idaztera, atoan!

Tresna-barrara saltatu