Currently browsing category

beitu

Telesailak

Oraintsu amaitu dira Hannibal eta Falling Skies telesailak, eta laster hasiko da 2015-2016 tenporada barria telesailei dagokionez ere. Zuek zein ikusi dozue? Eta are garrantzitsuago, zein gomendatzen didazue?

Dear White People

Bueno, filmetxu batekin nator orain, Dear White People Basikamente, Estatu Batuetako arrazismoa ikusarazteko film bat, unibertsitatean afroamerikarrek jasan behar duten egunerokoa, halako puntu sinpatiko eta dibertidoagaz. Spike Lee handiaren Do The Right Thing gogorarazten dau sarritan, baina ez da honen mailara hurbiltzen ere, egia esan. Argumentua Sam White ikaslearen inguruan …

I. Galdakaoko Laburmetrai Festibala

Galdakaoko Gazte Asanbladak esperimentu ederra jarri dau martxan, herriko jaietan Laburmetrai kaseroen festibal bat egingo da. Lehiaketa bat antolatu dabe udan zehar gure kortoak prestatzen joateko eta irailerako aurkeztu eta proiektatzeko.

Vikings

#Vikings telesailaz hitz egitera natorkizue gaur. Friki baten bloga da hau, musika, internet eta telesailak dira nire zaletasunak, eta azken afizio honi tokatu zaio txanda orain. Urteak daramatzat telesailak ikusten, eta sistema bat garatu dut: ez ditut telesaila estrenatu berriak ikusten, telesailak lehen tenporada amaituta, ikusleen epaia ona bada fitxatzen …

tuit tuit (II)

Hiru hilabete joan dira ia azkenengoz Tuit tuit atal hauxe eguneratu nuela. Eguneratu eta sortu, egun hartan. Gaur bigarren sorta dakartzuet, eta blogarekin berriro indartsu hasteko konpromisoa. Azken hirlabeteotan, twitter zabalean irakurritakoaren artetik honakoa nabarmenduko nuke: Llevan tantos años intoxicando, que luego ven esto en el Estado español y no …

human traffic

Asteartetan zinea ikusten dogu lagun batzuek eta nik lokaean. Aspaldi daroat filme hauxe topatu nahian… Baina deskargatzen dodazen artxibo bat ere ezin da ikusi haien DVD aparatu horretan. Human traffic filme britainiarra da, nerabe drogatuen istoriatxoa, non musika elektronikoak (drum and bass musikak) ohorezko papera daukan. Rave kultura, nola ez. …

tuit-tuit (I)

Euskal Preso Poitikoak, etxe kanporatzeak, Errege espainola, ekonomiaren egoera, langile kaleratzeak, Kataluniako hauteskundeak, Euskal Herria… Gai asko eta asko dire landu nahiko nituzkeenak, gai gehiegi. Eta horrelaxe okurritu jat, Borroka Garaia Da webguneak argitaratzen dauen Txio- Txio atala neuk be egitea. Noizean behin, bi hilabetero-edo, interesgarriak iruditu jatazen tuitak hona …

Amaitu daitela HIMYM behingoz!

How I Met Your Mother telesaila bederatzigarren denboraldi baterako barriztu omen dabe… Kaka zaharra! Bai, ze telesaila izugarri disfrutatzen dodan arren, istorioak aspaldi eskatzen zauen amaiera bat. Ikusten dogunok ederto dakigu, narrazio xelebre bat darabilela: istorio hauxe flashback haundi bat besterik ez dala, non amaiera hasieratik emonda dauen. Kontua ez …

argazkilaritza.com

Argazkilaritzari buruzko post bat oso aspaldi idazten ez dodala pentsatu nauen lehengo egunean. Beti izaten da blogean eskertu egiten den gai horretako bat, fotografiarena. Eta zer-kontatu bila nenbilenean weborritxo honegaz egin nauen topo: www.argazkilaritza.com Eurek inok baino hobeto azaltzen nor diren: Webgunearen atzean argazki munduan interesatuak gauden lagun kuadrila bat …

Azoka alternatiboa

Urtero lez, durango da hurrengo geralekua. Badakizue bertan liburu eta diska azoka antolatzen dala abenduro, nobedade musikal eta literarioak topatuko ditugu bertan, eta baita hitzaldiak, aurkezpenak eta kontzertuak ere. Urtero lez, azoka alternatiboa ere antolatuko dabe aurten, eta nik egitaraua ekarri dotzuet hona (klik irudian, handiago ikusteko): Sapuherrin topatuko dogu …

Tresna-barrara saltatu