Currently browsing category

berbaz

Ez badago purpurinarik ez da nire Aste Nagusia

“If I can’t dance, I don’t want to be part of your revolution” zioen Emma Goldman, feminista, anarkista eta iraultzaileak; eta esaldi horri buelta bat eman diot (edo bi) oraingoan Bilboko Pinpilinpauxa konpartsaren inguruan berba egiteko. Aste Nagusian zehar eta amaieran, nire Twitter jarioan jende asko ikusi dot Pinpilinpauxako purpurinaz …

Gure Esku Dago dinamikaren inguruan hausnarketatxu bat

Podemosi gehien leporatzen dotzedana, gehien sumintzen nauena, azken urtean zehar egin dauen moderazio bira izan da. Eusko Alkartasunari azken hamarkadan gehien goratzen/aitortzen dotzedana aldiz, erdipurdiko eslogan autonomistak baztertu eta independentzia eta ezker norabidea argi eta garbi besarkatzea.

Aspaldiko!

Aupa lagunok!! Aspaldiko! Oso aspaldiko, egia esan, jaja! Ia-ia bi urte bezain aspaldiko, egia esateko… Bai banator bueltan blogarekin, ea zenbat irauten duen oraingo engorilada honek.

hausnartzen

Zelako ona den buruari eragitea, eta burutazio eta ondorioak idatzira pasatzea. Ikaskuntza prozesu bat ematen da horretan, eta esan daiteke satisfakzioa ere ematen duela. Gomendio txiki bat hemendik: gozamen xume horrek merezi du hasiera batean esandakoaren kontrako ondoriora iristea, kontraesanak onartzea. Pako Aristik idatzi zuen duela aste bi artikulo bat. …

Vikings

#Vikings telesailaz hitz egitera natorkizue gaur. Friki baten bloga da hau, musika, internet eta telesailak dira nire zaletasunak, eta azken afizio honi tokatu zaio txanda orain. Urteak daramatzat telesailak ikusten, eta sistema bat garatu dut: ez ditut telesaila estrenatu berriak ikusten, telesailak lehen tenporada amaituta, ikusleen epaia ona bada fitxatzen …

Ohiko harreman istoria bat

Mierda. Barriro gertatu da. Zin egin nuen egingo ez nuela baina ahula naiz, antza, eta beste behin ere utzi zaitut alboratuta, ene bitakora maitea. Zenbatetan lagundu nauzun ezin asmatu, zenbat barre eragin, zenbat emozio jaso ditudan zure bitartez, eta baita kabreotxoren bat… Erabili egin zaitut hala eskatuta, eta zenbat lagundu …

“Gaur urtebete…”

Gaur urtebete (*), Bilbora jaitsi ginen lagun batzuekin. Indautxu aldean trago batzuk hartu eta UEFA partida bat ikusteko, barre batzuk ere egin genituen, nahiz eta ni batere futboleroa ez izan. Partida amaituta, taberna batetik bestera ibili ginen, laster Herrikora ere hurbildu ginen. A ze jendetza! Anbiente polita gaba horretan! Tragoak …

tuit tuit (II)

Hiru hilabete joan dira ia azkenengoz Tuit tuit atal hauxe eguneratu nuela. Eguneratu eta sortu, egun hartan. Gaur bigarren sorta dakartzuet, eta blogarekin berriro indartsu hasteko konpromisoa. Azken hirlabeteotan, twitter zabalean irakurritakoaren artetik honakoa nabarmenduko nuke: Llevan tantos años intoxicando, que luego ven esto en el Estado español y no …

Ustelak

Beste behin ere, atarian gaude. Nahiko nuke erratuta egon, eta hala ez izatea, baina zeozerk esaten dozte barriro ere tontotzat hartu eta ziria sartuko digutela. Espainiako gobernuan dagoen alderdiko poitikariek lehenengo, espainiako beste alderdi indartsueneko politikariak ondoren, epaile eta fiskalak ere, komunikabide handienak gidatzen dituzten horiek ahaztu gabe, eta baita …

human traffic

Asteartetan zinea ikusten dogu lagun batzuek eta nik lokaean. Aspaldi daroat filme hauxe topatu nahian… Baina deskargatzen dodazen artxibo bat ere ezin da ikusi haien DVD aparatu horretan. Human traffic filme britainiarra da, nerabe drogatuen istoriatxoa, non musika elektronikoak (drum and bass musikak) ohorezko papera daukan. Rave kultura, nola ez. …

Tresna-barrara saltatu