Currently browsing category

berbaz

#EHsoundzekBeharZaitu

Kaixo lagun! Ehsoundzeko kideok zure laguntza behar dugu. Gureak bezalako saioak egingo dituzten bolondresak behar ditugu. Interesgarria iruditzen zaizu? Zuk ere saio bat egin dezakezula iruditzen zaizu? Musika estiloren bat falta dela uste duzu? Ba animatu, uste baino errazagoa da! Jarraian agertzen diren esteka hauetan azaldu egiten dizuet nola  egiten …

moloia mix 2013-1-15

Beste behin ere mixtapetxu bat dakartzuet blog honetara. Ez dodaz egiten dodazen danak hamen publikatzen, baina noizean behin, baten bat ekartzeak alaitu egiten du astea, ezta? Mixtape hauxe mixcloudera ego dot, SoundClouden copyright “salaketa” egin zidatelako. Gauza bera mediafirera igon nauenean… En fin, mixcloudera azkenean, eta hauxe da blog batean …

tuit-tuit (I)

Euskal Preso Poitikoak, etxe kanporatzeak, Errege espainola, ekonomiaren egoera, langile kaleratzeak, Kataluniako hauteskundeak, Euskal Herria… Gai asko eta asko dire landu nahiko nituzkeenak, gai gehiegi. Eta horrelaxe okurritu jat, Borroka Garaia Da webguneak argitaratzen dauen Txio- Txio atala neuk be egitea. Noizean behin, bi hilabetero-edo, interesgarriak iruditu jatazen tuitak hona …

FordJaia tailerrean

“Urtebarri barri, dekonak eztekonari. Nik eztekot eta niri ezpabere txarri belarri. Urte zaharra joan da barrie etorri” Holantxe emon behajako ondo etorria urte barriari. Holantxe eta urteko proposamen zerrenda ein eta puntuak banan banan tatxatuta. Neuk lehena tatxatu dot jada: Kotxea taierrera eroan dot. Ontxe bertan dau hortxe @FordJaia. Tailerrean …

Amaitu daitela HIMYM behingoz!

How I Met Your Mother telesaila bederatzigarren denboraldi baterako barriztu omen dabe… Kaka zaharra! Bai, ze telesaila izugarri disfrutatzen dodan arren, istorioak aspaldi eskatzen zauen amaiera bat. Ikusten dogunok ederto dakigu, narrazio xelebre bat darabilela: istorio hauxe flashback haundi bat besterik ez dala, non amaiera hasieratik emonda dauen. Kontua ez …

Senideekaz

Egubarri on danori! Gabon zoriontsuak opa dotzuedaz, atzo Olentzeroren etorrera alaia izana espero dot, opari xume baie pozgarriak jasotzea, krisi garaikoak… Gabon zahar gaba, senideekaz ematea, barre eta kanta artean, tripak beteta, goxo-goxo. Tamalez Euskal Herrian lagun askok ezin izango dabez jai egun honeik horrela pasa, ezin izango dabe familia …

Herri hezkuntza irtenbide

Si Mahatma Gandhi estuviera vivo le daría una hostia a Wert. — El Cojo de Lepanto (@ElCojodeLepanto) December 4, 2012 Ederto daki Wert nazi totalitarioak hezkuntza eta informazio eskubideek mehatxatu egiten dabela bere Estatu eredu kuttuna. Hark Espainia imperialista eta kapitalista babesten du, maite dau sistema eredu hori. Eta hori …

Gibelurdinak datozela!

Durangoko Azokan diska hauxe erosi dot, beste batzuen artean. Gibelurdinek laukoteak folka jorratzen dau. Lau kide, hamaika instrumentu, tartean baxu elektrikoa, gitarra, soinua, musugitarra, perkusioak, biolina, alboka, txirula, eta lau lagunen ahotsak. Ondo dakizue ni ez nazela folklorearen maitale sutsuena, baina egia esan, taldeak egiten dauzen soinu eta erritmoek, Amerikara, Errusiara, …

Azoka alternatiboa

Urtero lez, durango da hurrengo geralekua. Badakizue bertan liburu eta diska azoka antolatzen dala abenduro, nobedade musikal eta literarioak topatuko ditugu bertan, eta baita hitzaldiak, aurkezpenak eta kontzertuak ere. Urtero lez, azoka alternatiboa ere antolatuko dabe aurten, eta nik egitaraua ekarri dotzuet hona (klik irudian, handiago ikusteko): Sapuherrin topatuko dogu …

lagun artean 2012

Oso aspaldi bideorik egin eta igoten ez nuena. Egia esan, antzinako bideoekaz ere lotsatzen naiz gaur… Baina ez borratzea erabaki nuen, garai bateko kimo aurkezten baitute. Gaur, helduago naz eta bideo horiek ere, helduago egiten dodaz. Ea zer deritzozuen azken hau: http://www.youtube.com/watch?v=gf5rVyUnnzQ Mila esker gibel-gibelez nire lagunei, bideoan agertzen ez …

Hiru mestizaje taldetxu

Gaurkoan hiru musika talde aurkeztu nahi dotzuedaz: Bongo Botrako, Mikroguagua eta Txarango. Hirurak dira Bartzelona hirian sortutakoak, Gotiko auzoan, Che Sudaka, La Pegatina eta beste hainbatekin batera, Manu Chao eta Amparo Sanchez ere bertan bizi ziren garaian, Bartzelonaren mestizaje mobidaren loraldian. Bongo Botrako, azken bi urte hauetan super ezagunak egin …

megabox

Pirateriarena gai korapilotsua da. Baina bueno, labur labur esanda, ni pirateriaren aldekoa naz. La Pegatina bezalako taldeen internetaren erabilera ikusita, ez dekot zalantzarik euren material diskografikoa aske eta debalde eskaintzeak galera ekonomikoak barik, alderantziz, nolabaiteko estabilitatea ekarri ahal dotzela musikoari. http://www.youtube.com/watch?v=_xhu1GChF7s Eta laster, Megabox zerbitzua kaleratuko dabe Kim Dotcom eta …

Agurra Amaiari

Zurikerietan jauzi barik, Amaia Egañaren lagun, senide eta ezagunei agurra luzatu nahi nieke. Gaizki dabil zerbait herri puta honetan, ustela dago zeozer, familia bat halako presioa jasatera bultzatua denean, kapitalarez izenean, aberatsa den batek jabetza gehiago izan ditzan. Gaizki da zerbait subnormalen batek esaten duen bakoitzean, errua, ordaindu ezineko hipoteka …

Mixtape MR SNOID 2012-7-22 @SnOiD JaUnA selektor & @Kimokalea mixer

Punk, psikodelika, fusion, hip hop, elektronika, rap… Twitterren elkartu ginen biok, eta biok gara musikaren maitale sutsuak. Hortik, @SnOiD_JaUnA-k honako kantak aukeratu ditu, eta @KimoKalea-k sesiotxo hau prestatu du horiekin. Ea zer deritzozuen, ez izan lotsarik eta eman zuen iritziak. Deskargatzeko egin klik hemen.  Kasu honetan, Dropbox bidez konpartitzen dot …

Tresna-barrara saltatu