Currently browsing category

kimotarrak

human traffic

Asteartetan zinea ikusten dogu lagun batzuek eta nik lokaean. Aspaldi daroat filme hauxe topatu nahian… Baina deskargatzen dodazen artxibo bat ere ezin da ikusi haien DVD aparatu horretan. Human traffic filme britainiarra da, nerabe drogatuen istoriatxoa, non musika elektronikoak (drum and bass musikak) ohorezko papera daukan. Rave kultura, nola ez. …

#EHsoundzekBeharZaitu

Kaixo lagun! Ehsoundzeko kideok zure laguntza behar dugu. Gureak bezalako saioak egingo dituzten bolondresak behar ditugu. Interesgarria iruditzen zaizu? Zuk ere saio bat egin dezakezula iruditzen zaizu? Musika estiloren bat falta dela uste duzu? Ba animatu, uste baino errazagoa da! Jarraian agertzen diren esteka hauetan azaldu egiten dizuet nola  egiten …

moloia mix 2013-1-15

Beste behin ere mixtapetxu bat dakartzuet blog honetara. Ez dodaz egiten dodazen danak hamen publikatzen, baina noizean behin, baten bat ekartzeak alaitu egiten du astea, ezta? Mixtape hauxe mixcloudera ego dot, SoundClouden copyright “salaketa” egin zidatelako. Gauza bera mediafirera igon nauenean… En fin, mixcloudera azkenean, eta hauxe da blog batean …

tuit-tuit (I)

Euskal Preso Poitikoak, etxe kanporatzeak, Errege espainola, ekonomiaren egoera, langile kaleratzeak, Kataluniako hauteskundeak, Euskal Herria… Gai asko eta asko dire landu nahiko nituzkeenak, gai gehiegi. Eta horrelaxe okurritu jat, Borroka Garaia Da webguneak argitaratzen dauen Txio- Txio atala neuk be egitea. Noizean behin, bi hilabetero-edo, interesgarriak iruditu jatazen tuitak hona …

BAD sound system – 2012 ez ofiziala

Uda honen amaieran egin nuen mixtape hauxe BSS taldearen kanta desberdinak gozatzeko, diska ofizialetan agertzen ez diren kantuez gozatzeko. Rude Hi-Firen diskotik hartu nuen bat, Stepiren “Reggae uhinak” eta “One million wayz to dance” mixtapeetatik, SoundCloud sare sozialetik beste batzuk, interneten agertu zen zuzeneko batetik, Te quiero libre irratiaren eskutik, …

FordJaia tailerrean

“Urtebarri barri, dekonak eztekonari. Nik eztekot eta niri ezpabere txarri belarri. Urte zaharra joan da barrie etorri” Holantxe emon behajako ondo etorria urte barriari. Holantxe eta urteko proposamen zerrenda ein eta puntuak banan banan tatxatuta. Neuk lehena tatxatu dot jada: Kotxea taierrera eroan dot. Ontxe bertan dau hortxe @FordJaia. Tailerrean …

Jam session Ortuondo gaztetxean

Aupa lagun! Post honen bidez, gonbidatu egiten zaituztegu datorren astean Galdakaoko Ortuondo Gaztetxean antolatu den Jam saiora. Zapatua abenduak 29, Galdakaoko Ortuondo gaztetxean Galdakaoko herritar batzuek herriko musikarien elkarte bat osatu dute -beste bat ere bazen lehendik-, herritarrei gure musikari eta taldeak ezagutzera emateko. Helburu horrekin lehen ekitalditxo hauxe antolatu …

lagun artean 2012

Oso aspaldi bideorik egin eta igoten ez nuena. Egia esan, antzinako bideoekaz ere lotsatzen naiz gaur… Baina ez borratzea erabaki nuen, garai bateko kimo aurkezten baitute. Gaur, helduago naz eta bideo horiek ere, helduago egiten dodaz. Ea zer deritzozuen azken hau: http://www.youtube.com/watch?v=gf5rVyUnnzQ Mila esker gibel-gibelez nire lagunei, bideoan agertzen ez …

Hiru mestizaje taldetxu

Gaurkoan hiru musika talde aurkeztu nahi dotzuedaz: Bongo Botrako, Mikroguagua eta Txarango. Hirurak dira Bartzelona hirian sortutakoak, Gotiko auzoan, Che Sudaka, La Pegatina eta beste hainbatekin batera, Manu Chao eta Amparo Sanchez ere bertan bizi ziren garaian, Bartzelonaren mestizaje mobidaren loraldian. Bongo Botrako, azken bi urte hauetan super ezagunak egin …

Mixtape MR SNOID 2012-7-22 @SnOiD JaUnA selektor & @Kimokalea mixer

Punk, psikodelika, fusion, hip hop, elektronika, rap… Twitterren elkartu ginen biok, eta biok gara musikaren maitale sutsuak. Hortik, @SnOiD_JaUnA-k honako kantak aukeratu ditu, eta @KimoKalea-k sesiotxo hau prestatu du horiekin. Ea zer deritzozuen, ez izan lotsarik eta eman zuen iritziak. Deskargatzeko egin klik hemen.  Kasu honetan, Dropbox bidez konpartitzen dot …

Nik Laura

Zazpi egun greba orokorra izan genuenetik. Hamazortzi egun hauteskudeetarako. Euskal Herriak aldaketa beharrezkoa du, Espainia eta Frantziak ito egiten gaituztelako. Ez da eslogana, egoera hitz gitxitan azaltzea da. Ta momentu aproposa da hori gogora ekartzeko; kapitalismo sozio-ekonomiko-politikoaren salaketa egin genuenetik zazpi egunetara, eta gure herriaren Independentzia gogoa adierazteko hamazortzi egun …

bueltan

Aupa peña. Beira, erabaki dot blogari kaña sartu behar dotzedala. Urtarrilean idatzi nauen azken mezua, ta oin urria etzi datorrenean, hasierako konpromisoari heltzea ebatzi dot: lau egunetik behin zer edo zer argitaratuko dot. Orokorrean, musika ezagutzera emoteko eta aldarrikapenerako erabili izan dot hauxe, baita bestelako kontu kuriosoak zabaltzeko. Horrekin segiko …

deadwood

Atzo amaitu nauen telesaila hau. Sentsazio kontrajarriak, atortzen dot. Alde positiboak, betikoak, HBO kateko telesaila batez ari garenean. Lehen postuan anbientazioa, eszenario oso landua, jantziak ere, musika ere… Bigarrenez, aktoreen aparteko lana, hitz egin eta mugitzeko moduak, aurpegietako espresiñoak. Gidoia bera, dialogo eta eszena mailan, zein argumentu trama mailan. HBOko …

Fuente Humorera Bizirik!!

sinatzeko esteka konpondu dot!! Aupa! Gaurkoan, euskaraz kaka egin nahi dauen batek bidalitako emaila dakartzuet hona, ea atxikimenduak barra barra biltzen direzan. Badakit, ganera, blog hauxe bisitatzeko ohitura daukala… Kaixo! Berriro be nator faboretxu baten eske aurreko batean idatzi edo konte notzuen kontu bardinen inguruen….Burgos aldean mandamas batek diruegaz eta …

Tresna-barrara saltatu