kimo

Kimo naz ni, 1984ko capricornio bat.

kimo

Zer kontatu niri buruz? Zelan aurkeztu zuei nire burua? Egia esan ez dauka misterio gehiegirik: ni tipo bastante arrunta naz, eta hau blog pertsonal bastante arrunta, ere.

Haurren irakasle izateko formatu nintzen, baina amaitzerakoan lan egiten hasi beharrean beste istoria batzutan murgildu nintzen, beste Irakasle ikasketa batzuk, eta web proiektu xumeak. Duela urte batzuk IKTen formakuntzan hasi nintzen lanean eta esan dezaket benetan gustatzen zaidala lan hori. Horretan nabil, baina badakizue zelan dauen egoera orain, lan gitxi, baldintza txarrak, iraupen barik. Sartu eta irten etengabe.

Nire aisia lagunekin pasatzen dot, eta nire afizio nagusia musika da. Esan bezala, tipo bastante arrunta. Musikari dagokionez,  urte luzetan etxeko sesio eta mixtapeak lantzen ibili ostean, azkenaldian kontroladora batekin tabernetan pintxatzen aritu naz. Azken hilabeteotan Gorka Suaiarekin batera Oihanlariak! izeneko prioektu batetan murgildu naz. Zuen herritik pasatu ezkero, etzazue galdu!

Eta zer gehiago?!? Ba askoz gehiago, blog hauxe miszelania hutsa izan da beti. Youtubera igotako bideoak, zine eta telebistako lanen gomendioak, internet eta IKT kontutxoak, aldarrikapenak, hausnarketa pertsonalak, kontu barregarriak, nire lagunen nondik norakoak… Danetarik!

Tresna-barrara saltatu