Gure Esku Dago dinamikaren inguruan hausnarketatxu bat

Podemosi gehien leporatzen dotzedana, gehien sumintzen nauena, azken urtean zehar egin dauen moderazio bira izan da. Eusko Alkartasunari azken hamarkadan gehien goratzen/aitortzen dotzedana aldiz, erdipurdiko eslogan autonomistak baztertu eta independentzia eta ezker norabidea argi eta garbi besarkatzea.

Aspaldiko!

Aupa lagunok!! Aspaldiko! Oso aspaldiko, egia esan, jaja! Ia-ia bi urte bezain aspaldiko, egia esateko… Bai banator bueltan blogarekin, ea zenbat irauten duen oraingo engorilada honek.

#DomekaON mixtapes

Gustatuko litzaidake deejay izatea. Benetazko softwareak manejatzea, “tarjeta de sonido” apropos batekin, sampler batekin eta bestelako hardware eta aparatuekin. Ez dauzkat, eta ez dakit egiten. Normalean egiten dudana bestelako gauza bat izaten da. Adobe Audacity programa erabilita nahasten ditut kantak mixtapeak sortzeko, lasai lasai. Baina badakit erabiltzen BPM studio izeneko …

hausnartzen

Zelako ona den buruari eragitea, eta burutazio eta ondorioak idatzira pasatzea. Ikaskuntza prozesu bat ematen da horretan, eta esan daiteke satisfakzioa ere ematen duela. Gomendio txiki bat hemendik: gozamen xume horrek merezi du hasiera batean esandakoaren kontrako ondoriora iristea, kontraesanak onartzea. Pako Aristik idatzi zuen duela aste bi artikulo bat. …

Vikings

#Vikings telesailaz hitz egitera natorkizue gaur. Friki baten bloga da hau, musika, internet eta telesailak dira nire zaletasunak, eta azken afizio honi tokatu zaio txanda orain. Urteak daramatzat telesailak ikusten, eta sistema bat garatu dut: ez ditut telesaila estrenatu berriak ikusten, telesailak lehen tenporada amaituta, ikusleen epaia ona bada fitxatzen …

Ohiko harreman istoria bat

Mierda. Barriro gertatu da. Zin egin nuen egingo ez nuela baina ahula naiz, antza, eta beste behin ere utzi zaitut alboratuta, ene bitakora maitea. Zenbatetan lagundu nauzun ezin asmatu, zenbat barre eragin, zenbat emozio jaso ditudan zure bitartez, eta baita kabreotxoren bat… Erabili egin zaitut hala eskatuta, eta zenbat lagundu …

C’mon Reggaelari mixtape (2013-4-7)

Ta hemen nator pasa den astean amaitu nuen mixtape barri bategaz. Oraingoan, reggae musikak hartzen du pisu guztia, raggajungle-ik gabe, dancehall apur bat bai, baina dubstep edo antzekorik ez. Gaur bezalako egunetan, eguzkia aspaldiko partez agertu denean, lasai lasai gozatzeko. Soundclouden argitaratu dot hauxe, aurrekoan copyright salaketa jaso banuen ere, …

“Gaur urtebete…”

Gaur urtebete (*), Bilbora jaitsi ginen lagun batzuekin. Indautxu aldean trago batzuk hartu eta UEFA partida bat ikusteko, barre batzuk ere egin genituen, nahiz eta ni batere futboleroa ez izan. Partida amaituta, taberna batetik bestera ibili ginen, laster Herrikora ere hurbildu ginen. A ze jendetza! Anbiente polita gaba horretan! Tragoak …

Mestiroots kide bila

RebelSounds. Mestizaje musika elkarbanatzeko blog zoragarria. Mestizaje musika diogunean, kultura desberdinak uztartzen dituzten kantuak esan ohi dugu, gehienak ska eta reggaetik pasatuta, rocka, punka, rumba, kunbia, folk balkanikoa, elektronika, eta abar luzea. Baina mestizajea askoz gehiago ere da. Arte mota bat den aldetik, musikaz gain beste disziplina askotan ere ikusi …

Tresna-barrara saltatu