Currently browsing tag

aste nagusia

Ez badago purpurinarik ez da nire Aste Nagusia

“If I can’t dance, I don’t want to be part of your revolution” zioen Emma Goldman, feminista, anarkista eta iraultzaileak; eta esaldi horri buelta bat eman diot (edo bi) oraingoan Bilboko Pinpilinpauxa konpartsaren inguruan berba egiteko. Aste Nagusian zehar eta amaieran, nire Twitter jarioan jende asko ikusi dot Pinpilinpauxako purpurinaz …

Kukutza defendatzeagatik ZIGORRIK EZ!

Kukutza desalojatzerakoan atxilotutako 23 lagunak epaitu ostean, bati 3 urteko zigorra ezarri zioten eta beste 22ak absolitu egin zituzten. Baina gerora, uztailean fiskaltzak absolizioa errekurritu zuen. Berriro ere irailean egingo den epaiketaren zain daude. Kukutzarekin Elkartasuna taldeak hainbat ekintza antolatu ditu udan zehar elkartasuna pizteko eta Irailaren 12an Bilbon mobilizazio …

agur MariJaiari

Gaur ondiño zapatue da, ta gaur gauekoa ta biharkoak fata badira ere, blog honetan ixten dot jai hauei despedida bat. Ganera, zorte apur bategaz, datorren urtean Rototom jaialdira joango gara barriro, ta agur luzea da ba, ia bi urte itxaron beharko baitoguz Aste Nagusia barriro gozatzeko. Jai erraldoiak, herrikoiak, errebeldeak, …

independentzia eguna

Bihar Bilboko Konpartsek planto eguna egingo dabe, Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsekin bat eginik, eta hortaz, txoznak itxita egongo dira eta ez da ekitaldirik egongo egunean zehar. Eta etzi, eguena, Independentisten Sareak antolatuta, Independentziaren Eguna ospatuko dogu. Kalejira berdea egingo da, eta danok arropa berderen bat eroatera deituak gaude. Nik …

Tresna-barrara saltatu