Currently browsing tag

biolentzia

“Gaur urtebete…”

Gaur urtebete (*), Bilbora jaitsi ginen lagun batzuekin. Indautxu aldean trago batzuk hartu eta UEFA partida bat ikusteko, barre batzuk ere egin genituen, nahiz eta ni batere futboleroa ez izan. Partida amaituta, taberna batetik bestera ibili ginen, laster Herrikora ere hurbildu ginen. A ze jendetza! Anbiente polita gaba horretan! Tragoak …

Hil diguzue Xabier

Omenaldirik onena, garaipena pic.twitter.com/c5ON3dEedk — Naike Diez Urruzola (@naikomaiko) March 31, 2013 Thierri zendu zen herenegun gauerdiko ordu batean. Xabier Lopez Peña galdakoztarra, Parisen preso azken bost urteetan, martxoaren 11n ospitaleratu zuten bihotzeko arazo batengatik. Pasa den astean burmuineko odol isuria izan zuen, eta joan den zapatuan hil da. Preso …

Hollande, libérez Aurore Martin.

Monsieur Hollande, libérez Aurore Martin. …eskatzen diogu Frantziako gobernu buruari. Benetan ere egoera latza da muturrean daukaguna. Oraindik jende asko ez da konturatutzen zer nolako eraso larria izan den honako hau. Gaur egun arte urte luzetan bizi izandako panorama agortzen ari denean, egoera barri batetara ari garenean heltzen, Estatua barriro …

Amorrua

Amorrua. Ostia txarra. Malaletxea. Haserrea. Pasa dan barikua, Hispanitatearen eguna. Colonek Amerikarekin topo egin zauenetik bostehun eta hogeigarren urteurrena, milurte erdiz Amerikako Jatorrizko Herrialdeen kontrako sarraski inperialistaren ospakizuna. Espainiaren handitasun miserablea goratzeko eguna. Bere poderio militarra erakusteko jardunaldia, eta Guardia Zibilaren eguna. Falangistek Bilbon egin gure dabe beren manifestazioa. Deiturik …

Kapitalismoaren hildakoak

Han-hemenka gai honen inguruan begira ibili naz. Zenbat dira kapitalismoaren ondoriozko heriotzak? Zaila da esatea. Hasi aurretik lehen zalantza pizten jat, noiztik hasi behar gara kontatzen, noizkoa da kapitalismoa? Ba wikipedian irakurri daitekenez “Kapitalismoa Ameriketako aurkikuntzarekin hasi zela esan daiteke, orduan hasi baitzen Indietako merkataritza”. 520 urte, beraz. “El Libro …

hautesk – hausnark

Aurreko larunbatean ez nuen ezer argitaratu, bide batez hauteskundeetako hausnarketa eguna zelako. Emaitzak jakin aurretik hausnartzeko ohitura daukagu, eta gero, burua berotuta, hedabideetako analistei ixten diegu hauteskundeen osteko hausnarketa. Goazen nirearekin, ostean ditudan konklusioekin. Ni bizi naizen tokietan PNVk irabazi du. Nire herrian, nire lagunen herrian, Bizkaian eta Euskal Herrian, …

biolentziaren dema

Kukutzaren desalojoaren ondorioz Bilbok istiluak bizi izan zituen egun desberdinetako mobilizazioetan, izugarria izan zen, gerra zirudien. Eta ondoren, ahots asko agertu dira, biolentziaren kontrako azalduz beraien buruak, eta besteoi biolentziaren kontrako adierazi gaitezela aginduz. Eta ni, gogoeta egin dudanez, ondorio honetara heldu naiz: horrelako jokabidea dutenak bi mota hauetan sailkatu …

arrazoiak

Lehengoan, asko informatu ez den lagun batekin eztabaida izan nuen, Kukutza dela-ta. Hurak justiziaren zentzu sakon bati eutsiz, maxima honetan zuen bere arrazonamenduaren jatorria: “edozein konfliktotan, inoiz ez du alde batek arrazoi osoa izango”. Edo, nolabait esateko, udaletxeak oraingoan izango du (nahiz eta zein den jakin ez) arrazoi edo motiboren …

#kukutza-ren tweetak

ENGORILADA TUITEROA #KUKUTZA, DESALOJOA ETA MANIFAK DIRELA-TA Eguaztenean Bilboko Errekalde auzoko Kukutza III gaztexea indarrez desalojatu zuen Ertzaintzak. Arrastiko manifestazioan tentsio momentuak bizi izan ziren, manifestari eta poliziaren artean. Gaztetxetik eta plazara gindoazenean kargatu zuen Ertzaintzak han geundenon aurka. Eguenean goizean, Justizia jauregiaren aurrean konzentrazioa deitua zegoen, eta bista amaitu …

Biolentziaren dema

Ni biolentziaren aldeko naz. Betidanik egiten dodan hausnarketa ekarri nahi dot hona, eguazteneko Bartzelonako istiluen arira. Ni biolentziaren aldeko naz, baina hausnarketa sakon eta luzearen ostean ETAren aurkako deklaratu nintzen duela denbora dezente. Mexikon zapatistek eskopetak izatea, Palestinarrek juduei gerra egitea, Iraqen soldadu amerikar bat hiltzen denean… niri ez dozte …

Tresna-barrara saltatu