Currently browsing tag

euskaldunok

Ukabilen Dantza (2015-6-5) #Mixtape

“Rock eta rap arteko jolasa” Zertaz idatzi pentsatzen nenbilela, konturatu naz nire mixtapeak ez dodazela ekarri blogera oso aspalditik! Bi urte pasatxo azkena elkarbanatu nuenetik eta noski, berriak ere egin izan ditut azken hilabeteetan. Denak topatu ahal dituzue nire mixcloud eta hearthisat perfiletan, ia ehun mixtape daude hor entzuteko. Gaur, …

Gure Esku Dago dinamikaren inguruan hausnarketatxu bat

Podemosi gehien leporatzen dotzedana, gehien sumintzen nauena, azken urtean zehar egin dauen moderazio bira izan da. Eusko Alkartasunari azken hamarkadan gehien goratzen/aitortzen dotzedana aldiz, erdipurdiko eslogan autonomistak baztertu eta independentzia eta ezker norabidea argi eta garbi besarkatzea.

hausnartzen

Zelako ona den buruari eragitea, eta burutazio eta ondorioak idatzira pasatzea. Ikaskuntza prozesu bat ematen da horretan, eta esan daiteke satisfakzioa ere ematen duela. Gomendio txiki bat hemendik: gozamen xume horrek merezi du hasiera batean esandakoaren kontrako ondoriora iristea, kontraesanak onartzea. Pako Aristik idatzi zuen duela aste bi artikulo bat. …

“Gaur urtebete…”

Gaur urtebete (*), Bilbora jaitsi ginen lagun batzuekin. Indautxu aldean trago batzuk hartu eta UEFA partida bat ikusteko, barre batzuk ere egin genituen, nahiz eta ni batere futboleroa ez izan. Partida amaituta, taberna batetik bestera ibili ginen, laster Herrikora ere hurbildu ginen. A ze jendetza! Anbiente polita gaba horretan! Tragoak …

Hil diguzue Xabier

Omenaldirik onena, garaipena pic.twitter.com/c5ON3dEedk — Naike Diez Urruzola (@naikomaiko) March 31, 2013 Thierri zendu zen herenegun gauerdiko ordu batean. Xabier Lopez Peña galdakoztarra, Parisen preso azken bost urteetan, martxoaren 11n ospitaleratu zuten bihotzeko arazo batengatik. Pasa den astean burmuineko odol isuria izan zuen, eta joan den zapatuan hil da. Preso …

tuit tuit (II)

Hiru hilabete joan dira ia azkenengoz Tuit tuit atal hauxe eguneratu nuela. Eguneratu eta sortu, egun hartan. Gaur bigarren sorta dakartzuet, eta blogarekin berriro indartsu hasteko konpromisoa. Azken hirlabeteotan, twitter zabalean irakurritakoaren artetik honakoa nabarmenduko nuke: Llevan tantos años intoxicando, que luego ven esto en el Estado español y no …

#EHsoundzekBeharZaitu

Kaixo lagun! Ehsoundzeko kideok zure laguntza behar dugu. Gureak bezalako saioak egingo dituzten bolondresak behar ditugu. Interesgarria iruditzen zaizu? Zuk ere saio bat egin dezakezula iruditzen zaizu? Musika estiloren bat falta dela uste duzu? Ba animatu, uste baino errazagoa da! Jarraian agertzen diren esteka hauetan azaldu egiten dizuet nola  egiten …

tuit-tuit (I)

Euskal Preso Poitikoak, etxe kanporatzeak, Errege espainola, ekonomiaren egoera, langile kaleratzeak, Kataluniako hauteskundeak, Euskal Herria… Gai asko eta asko dire landu nahiko nituzkeenak, gai gehiegi. Eta horrelaxe okurritu jat, Borroka Garaia Da webguneak argitaratzen dauen Txio- Txio atala neuk be egitea. Noizean behin, bi hilabetero-edo, interesgarriak iruditu jatazen tuitak hona …

BAD sound system – 2012 ez ofiziala

Uda honen amaieran egin nuen mixtape hauxe BSS taldearen kanta desberdinak gozatzeko, diska ofizialetan agertzen ez diren kantuez gozatzeko. Rude Hi-Firen diskotik hartu nuen bat, Stepiren “Reggae uhinak” eta “One million wayz to dance” mixtapeetatik, SoundCloud sare sozialetik beste batzuk, interneten agertu zen zuzeneko batetik, Te quiero libre irratiaren eskutik, …

Senideekaz

Egubarri on danori! Gabon zoriontsuak opa dotzuedaz, atzo Olentzeroren etorrera alaia izana espero dot, opari xume baie pozgarriak jasotzea, krisi garaikoak… Gabon zahar gaba, senideekaz ematea, barre eta kanta artean, tripak beteta, goxo-goxo. Tamalez Euskal Herrian lagun askok ezin izango dabez jai egun honeik horrela pasa, ezin izango dabe familia …

Jam session Ortuondo gaztetxean

Aupa lagun! Post honen bidez, gonbidatu egiten zaituztegu datorren astean Galdakaoko Ortuondo Gaztetxean antolatu den Jam saiora. Zapatua abenduak 29, Galdakaoko Ortuondo gaztetxean Galdakaoko herritar batzuek herriko musikarien elkarte bat osatu dute -beste bat ere bazen lehendik-, herritarrei gure musikari eta taldeak ezagutzera emateko. Helburu horrekin lehen ekitalditxo hauxe antolatu …

Herri hezkuntza irtenbide

Si Mahatma Gandhi estuviera vivo le daría una hostia a Wert. — El Cojo de Lepanto (@ElCojodeLepanto) December 4, 2012 Ederto daki Wert nazi totalitarioak hezkuntza eta informazio eskubideek mehatxatu egiten dabela bere Estatu eredu kuttuna. Hark Espainia imperialista eta kapitalista babesten du, maite dau sistema eredu hori. Eta hori …

argazkilaritza.com

Argazkilaritzari buruzko post bat oso aspaldi idazten ez dodala pentsatu nauen lehengo egunean. Beti izaten da blogean eskertu egiten den gai horretako bat, fotografiarena. Eta zer-kontatu bila nenbilenean weborritxo honegaz egin nauen topo: www.argazkilaritza.com Eurek inok baino hobeto azaltzen nor diren: Webgunearen atzean argazki munduan interesatuak gauden lagun kuadrila bat …

Tresna-barrara saltatu