Currently browsing tag

euskaldunok

Gibelurdinak datozela!

Durangoko Azokan diska hauxe erosi dot, beste batzuen artean. Gibelurdinek laukoteak folka jorratzen dau. Lau kide, hamaika instrumentu, tartean baxu elektrikoa, gitarra, soinua, musugitarra, perkusioak, biolina, alboka, txirula, eta lau lagunen ahotsak. Ondo dakizue ni ez nazela folklorearen maitale sutsuena, baina egia esan, taldeak egiten dauzen soinu eta erritmoek, Amerikara, Errusiara, …

Azoka alternatiboa

Urtero lez, durango da hurrengo geralekua. Badakizue bertan liburu eta diska azoka antolatzen dala abenduro, nobedade musikal eta literarioak topatuko ditugu bertan, eta baita hitzaldiak, aurkezpenak eta kontzertuak ere. Urtero lez, azoka alternatiboa ere antolatuko dabe aurten, eta nik egitaraua ekarri dotzuet hona (klik irudian, handiago ikusteko): Sapuherrin topatuko dogu …

lagun artean 2012

Oso aspaldi bideorik egin eta igoten ez nuena. Egia esan, antzinako bideoekaz ere lotsatzen naiz gaur… Baina ez borratzea erabaki nuen, garai bateko kimo aurkezten baitute. Gaur, helduago naz eta bideo horiek ere, helduago egiten dodaz. Ea zer deritzozuen azken hau: http://www.youtube.com/watch?v=gf5rVyUnnzQ Mila esker gibel-gibelez nire lagunei, bideoan agertzen ez …

Mixtape MR SNOID 2012-7-22 @SnOiD JaUnA selektor & @Kimokalea mixer

Punk, psikodelika, fusion, hip hop, elektronika, rap… Twitterren elkartu ginen biok, eta biok gara musikaren maitale sutsuak. Hortik, @SnOiD_JaUnA-k honako kantak aukeratu ditu, eta @KimoKalea-k sesiotxo hau prestatu du horiekin. Ea zer deritzozuen, ez izan lotsarik eta eman zuen iritziak. Deskargatzeko egin klik hemen.  Kasu honetan, Dropbox bidez konpartitzen dot …

Hollande, libérez Aurore Martin.

Monsieur Hollande, libérez Aurore Martin. …eskatzen diogu Frantziako gobernu buruari. Benetan ere egoera latza da muturrean daukaguna. Oraindik jende asko ez da konturatutzen zer nolako eraso larria izan den honako hau. Gaur egun arte urte luzetan bizi izandako panorama agortzen ari denean, egoera barri batetara ari garenean heltzen, Estatua barriro …

Ortuondo!

Galdakaon, Nafarroa Kalea 2. Juan Bautista Uriarteko Urrestarazu kafetegian atzean. Aurreko barikuan izan zan, urriak 26, Galdakaoko Gazte Asanbladak gaztetxea herriari zabaldu ziola, Ortuondo Gaztetxea. Maiatza aldean, nahiko kaskar egoan eraikin baten sartu ziren, ugazabak oniritzia emon zien, lan ta lan aritu dira, dana ondo garbitzeko, dana txukun ixteko, margotzeko …

irabaztera gentozen

Aurreko martitzenean enauen bapez ekarri hona. Txarto egina. Kontua da plan bat neukala martitzenerako. Domekan hauteskundeetan gertatutakoaz idatziko nauen astelehenean ta gero martitzenean argitaratu. Baie astelehenean laneko kontuak eta EHsoundzekoak direla-ta, eta batez be hauteskudeetako emaitzak ejatazelako bapez gustau, ein barik geratu zan. Hurrengo baterako ba hori, ia plan alternatiboren …

Amorrua

Amorrua. Ostia txarra. Malaletxea. Haserrea. Pasa dan barikua, Hispanitatearen eguna. Colonek Amerikarekin topo egin zauenetik bostehun eta hogeigarren urteurrena, milurte erdiz Amerikako Jatorrizko Herrialdeen kontrako sarraski inperialistaren ospakizuna. Espainiaren handitasun miserablea goratzeko eguna. Bere poderio militarra erakusteko jardunaldia, eta Guardia Zibilaren eguna. Falangistek Bilbon egin gure dabe beren manifestazioa. Deiturik …

Nik Laura

Zazpi egun greba orokorra izan genuenetik. Hamazortzi egun hauteskudeetarako. Euskal Herriak aldaketa beharrezkoa du, Espainia eta Frantziak ito egiten gaituztelako. Ez da eslogana, egoera hitz gitxitan azaltzea da. Ta momentu aproposa da hori gogora ekartzeko; kapitalismo sozio-ekonomiko-politikoaren salaketa egin genuenetik zazpi egunetara, eta gure herriaren Independentzia gogoa adierazteko hamazortzi egun …

#KOLOSALAIZANGODA

Zita daukagu etzi: Kontatu nirekin ere, kolosala izango baita. #kolapsala jendetza. Euskal Herriak ozen esan behar du zein den bere aldarria, Estatuaren biolentzia salatu behar dugu. Senide eta lagunen eskubide urraketak ez ditugula gehiago onartuko. Ozen bai, baina isiltasunaren ozen gortzailean, Mario Benedettiren berbak gogora ekartzen… Diotenez, urtarriletako presoen maniak …

galtzaile ?

Durangotik bueltan, bigarrenez, Imanol Galfarsorok aipatutakoa etorri jat burura. Eroso sentitzen garela subordinatuanren rolean, galtzaile izana aldarrikatzen! Azoka 1512az ta 1936az gainezka! En fin… . . . : : : k i m o : : : . . .

hautesk – hausnark

Aurreko larunbatean ez nuen ezer argitaratu, bide batez hauteskundeetako hausnarketa eguna zelako. Emaitzak jakin aurretik hausnartzeko ohitura daukagu, eta gero, burua berotuta, hedabideetako analistei ixten diegu hauteskundeen osteko hausnarketa. Goazen nirearekin, ostean ditudan konklusioekin. Ni bizi naizen tokietan PNVk irabazi du. Nire herrian, nire lagunen herrian, Bizkaian eta Euskal Herrian, …

arkaikoa

Ay twiter, aaay… Twitterren izan nuen elkarrizketa bat dakartzuet gaur. Imanol Galfarsorok hasi du, hausnarketa batzuk zabalduz (elkarrizketa bultzatu nahian-edo), eta nik nire iritziaz ahal bezain hoberen erantzun diot. Abertzaletasunaz, eta euskaldun izate nahiaz aritu gara. Imanol Galfarsoro nor den azaltzeko, Lapiko Kritikoan agertzen den testutxoa kopiatuko dizuet, besterik gabe: …

astelehentxutxu

Atzo Gernikera joan ginen. Urriko azken astelehena da biher eta ohitura da Gernikara joatea plazako merkature eta baita juerga salbajean. Baie hain ezagune ez bada be, ohitura da bebai atzo, aurreko zapatuen, hara hurbildutea. Astelehentxutxu deitzen dotzie jai horri, eta azkeneko urteetan ganera, egitarautxu bat be antolatu dabe Gernikako gaztiek. …

Bakea ez da iritsi Euskal Herrira

Egunotan ez dot bloga eguneratu, zer esan ez nekielako. Orain errazagoa da, ETAren azken komunatuaren aritik, asko direlako esan nahiko nituzkeenak. Baina, errazagoa egiten zait guzti horiek idaztea baino, Kaos En La Red webgune zoragarrian topatutako artikulu hau itzultzea. Bakea ez da Euskal Herrira iritsi Hilerrietako bakeaa, ez da bake. …

Tresna-barrara saltatu