Currently browsing tag

kukutza

Kukutza defendatzeagatik ZIGORRIK EZ!

Kukutza desalojatzerakoan atxilotutako 23 lagunak epaitu ostean, bati 3 urteko zigorra ezarri zioten eta beste 22ak absolitu egin zituzten. Baina gerora, uztailean fiskaltzak absolizioa errekurritu zuen. Berriro ere irailean egingo den epaiketaren zain daude. Kukutzarekin Elkartasuna taldeak hainbat ekintza antolatu ditu udan zehar elkartasuna pizteko eta Irailaren 12an Bilbon mobilizazio …

biolentziaren dema

Kukutzaren desalojoaren ondorioz Bilbok istiluak bizi izan zituen egun desberdinetako mobilizazioetan, izugarria izan zen, gerra zirudien. Eta ondoren, ahots asko agertu dira, biolentziaren kontrako azalduz beraien buruak, eta besteoi biolentziaren kontrako adierazi gaitezela aginduz. Eta ni, gogoeta egin dudanez, ondorio honetara heldu naiz: horrelako jokabidea dutenak bi mota hauetan sailkatu …

arrazoiak

Lehengoan, asko informatu ez den lagun batekin eztabaida izan nuen, Kukutza dela-ta. Hurak justiziaren zentzu sakon bati eutsiz, maxima honetan zuen bere arrazonamenduaren jatorria: “edozein konfliktotan, inoiz ez du alde batek arrazoi osoa izango”. Edo, nolabait esateko, udaletxeak oraingoan izango du (nahiz eta zein den jakin ez) arrazoi edo motiboren …

#kukutza-ren tweetak

ENGORILADA TUITEROA #KUKUTZA, DESALOJOA ETA MANIFAK DIRELA-TA Eguaztenean Bilboko Errekalde auzoko Kukutza III gaztexea indarrez desalojatu zuen Ertzaintzak. Arrastiko manifestazioan tentsio momentuak bizi izan ziren, manifestari eta poliziaren artean. Gaztetxetik eta plazara gindoazenean kargatu zuen Ertzaintzak han geundenon aurka. Eguenean goizean, Justizia jauregiaren aurrean konzentrazioa deitua zegoen, eta bista amaitu …

mani festa akzioa

Laurogeiko hamarkadako leloari buelta eman, eta joan dan zapatuan Bilbon borroka bai, jaia ere bai bizi izan genuen udaletxetik eta Errekalde auzora. Baina fribolitaterik gabe, beste mundu bat posible dala erakustea baitzan erronka, baita gogotik heldu ere. Errekalde auzoak, Bilbok eta Euskal Herriak Kukutza nahi dogu. Gaztetxetik ez dira pasako, …

kukutzaren alde

Orain dela pare bat hile udaltzaingoak gaztetxera etorri ziren. Ostirala zen, goizaldeko ordu biak, usurpazio salaketa baten berri eman eta horren ondorioz eraikinean zeudenak identifikatzea zen asmoa. Cabisa, orain 17 urte eraikina erosi eta gaur egun arte inongo ardurarik agertu ez duen eraikin enpresak salerosketa askeko etxebizitzak egin nahi ditu, …

Tresna-barrara saltatu