Currently browsing tag

lagunak

FordJaia tailerrean

“Urtebarri barri, dekonak eztekonari. Nik eztekot eta niri ezpabere txarri belarri. Urte zaharra joan da barrie etorri” Holantxe emon behajako ondo etorria urte barriari. Holantxe eta urteko proposamen zerrenda ein eta puntuak banan banan tatxatuta. Neuk lehena tatxatu dot jada: Kotxea taierrera eroan dot. Ontxe bertan dau hortxe @FordJaia. Tailerrean …

Amaitu daitela HIMYM behingoz!

How I Met Your Mother telesaila bederatzigarren denboraldi baterako barriztu omen dabe… Kaka zaharra! Bai, ze telesaila izugarri disfrutatzen dodan arren, istorioak aspaldi eskatzen zauen amaiera bat. Ikusten dogunok ederto dakigu, narrazio xelebre bat darabilela: istorio hauxe flashback haundi bat besterik ez dala, non amaiera hasieratik emonda dauen. Kontua ez …

Jam session Ortuondo gaztetxean

Aupa lagun! Post honen bidez, gonbidatu egiten zaituztegu datorren astean Galdakaoko Ortuondo Gaztetxean antolatu den Jam saiora. Zapatua abenduak 29, Galdakaoko Ortuondo gaztetxean Galdakaoko herritar batzuek herriko musikarien elkarte bat osatu dute -beste bat ere bazen lehendik-, herritarrei gure musikari eta taldeak ezagutzera emateko. Helburu horrekin lehen ekitalditxo hauxe antolatu …

lagun artean 2012

Oso aspaldi bideorik egin eta igoten ez nuena. Egia esan, antzinako bideoekaz ere lotsatzen naiz gaur… Baina ez borratzea erabaki nuen, garai bateko kimo aurkezten baitute. Gaur, helduago naz eta bideo horiek ere, helduago egiten dodaz. Ea zer deritzozuen azken hau: http://www.youtube.com/watch?v=gf5rVyUnnzQ Mila esker gibel-gibelez nire lagunei, bideoan agertzen ez …

Hiru mestizaje taldetxu

Gaurkoan hiru musika talde aurkeztu nahi dotzuedaz: Bongo Botrako, Mikroguagua eta Txarango. Hirurak dira Bartzelona hirian sortutakoak, Gotiko auzoan, Che Sudaka, La Pegatina eta beste hainbatekin batera, Manu Chao eta Amparo Sanchez ere bertan bizi ziren garaian, Bartzelonaren mestizaje mobidaren loraldian. Bongo Botrako, azken bi urte hauetan super ezagunak egin …

Death Note

Beste telesaila bategaz hasi naz, Ekhik gomendatu zidan. DEATH NOTE. Manga bat da, marrazki bizidunak, bi tenporada dekoz, guztira hogeita hamazazpi episodio, eta 22 minutukoak. Laburtuko dotzuet lehen kapituloa, zertaz doan jakin daizuen: Hor dau demonio bat bere demonioen unibertsoan, asper-asper eginda, ta orduan, aspertuta dauenez, bere “cuaderno de la …

Mixtape MR SNOID 2012-7-22 @SnOiD JaUnA selektor & @Kimokalea mixer

Punk, psikodelika, fusion, hip hop, elektronika, rap… Twitterren elkartu ginen biok, eta biok gara musikaren maitale sutsuak. Hortik, @SnOiD_JaUnA-k honako kantak aukeratu ditu, eta @KimoKalea-k sesiotxo hau prestatu du horiekin. Ea zer deritzozuen, ez izan lotsarik eta eman zuen iritziak. Deskargatzeko egin klik hemen.  Kasu honetan, Dropbox bidez konpartitzen dot …

Ke Grand Band

Azken momentuan idazten dot hauxe… Ke Grand Band arituko direlako gaur bertan Galdakaon (Wisconsin), Jazz Giroa tabernan, haien lehen urteurrena ospatzeko, 22:00etan. Urte honetan ikusiko dodan azken kontzertua nire herriko lagun hauena izango da eta danoi hurbiltzeko gomendatzen dotzuet, benetan. Old school funk egiten dabe beltz honik, pick up the …

Amarauna saioan

Pasa den igandean telefonoz Euskadi Irratiko Amarauna saioan elkarrizketatxoa izan nuen, EH soundz bloga dala ta, Bilblogari lehiaketan blog originalenaren saria irabazi genuelako. Jarraian daukazue elkarrizketa, nire zatitxoa zuzenean: Eta bueno, nahi baduzue, EITBko web orrian saioa osorik entzun dezakezue, bai eta aurretiko saioak ere. Eskerrik asko Amaraunako kideei! . …

blog aparta!

Irabazi dogula! Nontzeberri webguneak antolatu deuen Bilblogari 2011 lehiaketan blog orijinalenaren saria irabazi dugula! Hona hemen kolaboratzaile eta lagun batzuek esandakoak: Basoa: OOee eeeeeeee eeeeeeee OOOOO OOOOeeeeeeee eeeeee OOOO OOOeeeeee eeeeeeeee eeeee Ke guay! jajjaja. Pozten naz pillo bat! JOEEEEEEEEEEEEEEEEE nik gure dot joan!!!!!!!!!! Ekhi: Zorionak daneri iten zabizien lanagatik!!! …

hautesk – hausnark

Aurreko larunbatean ez nuen ezer argitaratu, bide batez hauteskundeetako hausnarketa eguna zelako. Emaitzak jakin aurretik hausnartzeko ohitura daukagu, eta gero, burua berotuta, hedabideetako analistei ixten diegu hauteskundeen osteko hausnarketa. Goazen nirearekin, ostean ditudan konklusioekin. Ni bizi naizen tokietan PNVk irabazi du. Nire herrian, nire lagunen herrian, Bizkaian eta Euskal Herrian, …

lehian

Lagunekin montatu genuen proiektua, beste blog paraleloa, Bilblogari izeneko txapelketa honetan ari da parte hartzen. Gaurkoan ea irabazten lagunduko diguzun eskatzeko nator. Hori bai, irabazlea ez da bozketa bidez aukeratuko, baizik eta epaimahai bat arduratuko da blog onena aukeratzeaz. Nik eskatzen dudana, beraz, bizitza apur bat ematea da podkastari, komentarioak …

arkaikoa

Ay twiter, aaay… Twitterren izan nuen elkarrizketa bat dakartzuet gaur. Imanol Galfarsorok hasi du, hausnarketa batzuk zabalduz (elkarrizketa bultzatu nahian-edo), eta nik nire iritziaz ahal bezain hoberen erantzun diot. Abertzaletasunaz, eta euskaldun izate nahiaz aritu gara. Imanol Galfarsoro nor den azaltzeko, Lapiko Kritikoan agertzen den testutxoa kopiatuko dizuet, besterik gabe: …

bizirik (2011-11-06) kimo mixtape

Atzo bertan amaitutako mixtapea dakartzuet gaur, reggae eta ska estiloetan mugitzen dena, hip hop eta ragga jungle apur batek lagundua. Kanta gehienak soundcloudetik deskargatu dodaz, bertan DJ komunitate handia baitago, txunta estiloez gain hip hopa eta reggae elektronikoa jarratzen dutenak: Deskargatzeko egin klik hemen. BIZIRIK 2011-11-06 mixtape barria -kimo- 01 …

astelehentxutxu

Atzo Gernikera joan ginen. Urriko azken astelehena da biher eta ohitura da Gernikara joatea plazako merkature eta baita juerga salbajean. Baie hain ezagune ez bada be, ohitura da bebai atzo, aurreko zapatuen, hara hurbildutea. Astelehentxutxu deitzen dotzie jai horri, eta azkeneko urteetan ganera, egitarautxu bat be antolatu dabe Gernikako gaztiek. …

Tresna-barrara saltatu