Currently browsing tag

manifestazioa

Nik Laura

Zazpi egun greba orokorra izan genuenetik. Hamazortzi egun hauteskudeetarako. Euskal Herriak aldaketa beharrezkoa du, Espainia eta Frantziak ito egiten gaituztelako. Ez da eslogana, egoera hitz gitxitan azaltzea da. Ta momentu aproposa da hori gogora ekartzeko; kapitalismo sozio-ekonomiko-politikoaren salaketa egin genuenetik zazpi egunetara, eta gure herriaren Independentzia gogoa adierazteko hamazortzi egun …

#KOLOSALAIZANGODA

Zita daukagu etzi: Kontatu nirekin ere, kolosala izango baita. #kolapsala jendetza. Euskal Herriak ozen esan behar du zein den bere aldarria, Estatuaren biolentzia salatu behar dugu. Senide eta lagunen eskubide urraketak ez ditugula gehiago onartuko. Ozen bai, baina isiltasunaren ozen gortzailean, Mario Benedettiren berbak gogora ekartzen… Diotenez, urtarriletako presoen maniak …

hautesk – hausnark

Aurreko larunbatean ez nuen ezer argitaratu, bide batez hauteskundeetako hausnarketa eguna zelako. Emaitzak jakin aurretik hausnartzeko ohitura daukagu, eta gero, burua berotuta, hedabideetako analistei ixten diegu hauteskundeen osteko hausnarketa. Goazen nirearekin, ostean ditudan konklusioekin. Ni bizi naizen tokietan PNVk irabazi du. Nire herrian, nire lagunen herrian, Bizkaian eta Euskal Herrian, …

Bakea ez da iritsi Euskal Herrira

Egunotan ez dot bloga eguneratu, zer esan ez nekielako. Orain errazagoa da, ETAren azken komunatuaren aritik, asko direlako esan nahiko nituzkeenak. Baina, errazagoa egiten zait guzti horiek idaztea baino, Kaos En La Red webgune zoragarrian topatutako artikulu hau itzultzea. Bakea ez da Euskal Herrira iritsi Hilerrietako bakeaa, ez da bake. …

biolentziaren dema

Kukutzaren desalojoaren ondorioz Bilbok istiluak bizi izan zituen egun desberdinetako mobilizazioetan, izugarria izan zen, gerra zirudien. Eta ondoren, ahots asko agertu dira, biolentziaren kontrako azalduz beraien buruak, eta besteoi biolentziaren kontrako adierazi gaitezela aginduz. Eta ni, gogoeta egin dudanez, ondorio honetara heldu naiz: horrelako jokabidea dutenak bi mota hauetan sailkatu …

arrazoiak

Lehengoan, asko informatu ez den lagun batekin eztabaida izan nuen, Kukutza dela-ta. Hurak justiziaren zentzu sakon bati eutsiz, maxima honetan zuen bere arrazonamenduaren jatorria: “edozein konfliktotan, inoiz ez du alde batek arrazoi osoa izango”. Edo, nolabait esateko, udaletxeak oraingoan izango du (nahiz eta zein den jakin ez) arrazoi edo motiboren …

#kukutza-ren tweetak

ENGORILADA TUITEROA #KUKUTZA, DESALOJOA ETA MANIFAK DIRELA-TA Eguaztenean Bilboko Errekalde auzoko Kukutza III gaztexea indarrez desalojatu zuen Ertzaintzak. Arrastiko manifestazioan tentsio momentuak bizi izan ziren, manifestari eta poliziaren artean. Gaztetxetik eta plazara gindoazenean kargatu zuen Ertzaintzak han geundenon aurka. Eguenean goizean, Justizia jauregiaren aurrean konzentrazioa deitua zegoen, eta bista amaitu …

mani festa akzioa

Laurogeiko hamarkadako leloari buelta eman, eta joan dan zapatuan Bilbon borroka bai, jaia ere bai bizi izan genuen udaletxetik eta Errekalde auzora. Baina fribolitaterik gabe, beste mundu bat posible dala erakustea baitzan erronka, baita gogotik heldu ere. Errekalde auzoak, Bilbok eta Euskal Herriak Kukutza nahi dogu. Gaztetxetik ez dira pasako, …

Biolentziaren dema

Ni biolentziaren aldeko naz. Betidanik egiten dodan hausnarketa ekarri nahi dot hona, eguazteneko Bartzelonako istiluen arira. Ni biolentziaren aldeko naz, baina hausnarketa sakon eta luzearen ostean ETAren aurkako deklaratu nintzen duela denbora dezente. Mexikon zapatistek eskopetak izatea, Palestinarrek juduei gerra egitea, Iraqen soldadu amerikar bat hiltzen denean… niri ez dozte …

Gora UH !

Usansolo udalerri izatearen aurka zagozenok: 1. Herria eta Udalerria berbak nahastu egiten dozuez. “Usansolo ez da herri bat, ez dekolako udaletxerik…” Udalerria ez da, baina herri bat izateko ez dau horrelakorik behar. Herriak populazio guneak dira, ez dabe udaletxe baten beharrik “herri” izena hartzeko. 2. “Inoiz ez da udalerria izan”. …

legalizazioa orain!

Herriak du hitza, eta ezker abertzalearen legeztatzearen alde adierazi da. Amaitu dira aitzakiak. Aupa! . . . : : : k i m o : : : . . .

Danok Bilbora

Euskal Presoen Euskal Herriratzearen aldeko manifestazioa urtarrilaren 8an Bilbon. Bihar, 17:30etan, Bilboko Aita Donostia plazan hasita. Askok eta askok, bat egingo dabe: http://www.egindezagunurratsa.info/ Neu apuntatzen naz! . . . : : : k i m o : : : . . .

Danok Bilbora

DEBEKU GEHIAGO EZ GIZA ESKUBIDEAK, ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKOAK PERTSONA GUZTIENTZAT Eskatzen dugu: Eskubide guztiak pertsona guztientzat Euskal Herri osoan indarrean dituen egoera berria: Salbuespeneko eta bortxakeriazko egiera zein egintza oro gaindituz eta eskubide gabezia, urratze edota murrizketa guztiak geldituz. Eskubide zibil eta politikoen, giza eskubideen, eskubide indibidual eta kolektiboen …

AHT gelditu

Elkarlana! http://www.youtube.com/watch?v=qE9g9_mKSFc Manifa nazionala Arrasaten abenduak 15, herriko plazan 17:00etan. beste barik . . . : : : k i m o : : : . . .

Tresna-barrara saltatu