Currently browsing tag

manipulazioa

biolentziaren dema

Kukutzaren desalojoaren ondorioz Bilbok istiluak bizi izan zituen egun desberdinetako mobilizazioetan, izugarria izan zen, gerra zirudien. Eta ondoren, ahots asko agertu dira, biolentziaren kontrako azalduz beraien buruak, eta besteoi biolentziaren kontrako adierazi gaitezela aginduz. Eta ni, gogoeta egin dudanez, ondorio honetara heldu naiz: horrelako jokabidea dutenak bi mota hauetan sailkatu …

arrazoiak

Lehengoan, asko informatu ez den lagun batekin eztabaida izan nuen, Kukutza dela-ta. Hurak justiziaren zentzu sakon bati eutsiz, maxima honetan zuen bere arrazonamenduaren jatorria: “edozein konfliktotan, inoiz ez du alde batek arrazoi osoa izango”. Edo, nolabait esateko, udaletxeak oraingoan izango du (nahiz eta zein den jakin ez) arrazoi edo motiboren …

#kukutza-ren tweetak

ENGORILADA TUITEROA #KUKUTZA, DESALOJOA ETA MANIFAK DIRELA-TA Eguaztenean Bilboko Errekalde auzoko Kukutza III gaztexea indarrez desalojatu zuen Ertzaintzak. Arrastiko manifestazioan tentsio momentuak bizi izan ziren, manifestari eta poliziaren artean. Gaztetxetik eta plazara gindoazenean kargatu zuen Ertzaintzak han geundenon aurka. Eguenean goizean, Justizia jauregiaren aurrean konzentrazioa deitua zegoen, eta bista amaitu …

#bateragune

Gaur twitterren haserrea irakurri lei. http://twitter.com/#!/search?q=%23bateragune Besteak beste, hau topatu dot, Otegik egin zuen deklarazioa. Bikain aritu zan, eta are gehiago sumentzen gara hau entzuten, sententzia zentzubakoa dala argi geratzen da. http://soundcloud.com/ernestohiguera/arnaldo-otegi

Atzo Ibon Uribegaz

Kaixo! Goizean Galdakaoko alkate dan Ibon Uribegaz eukin dodan eztabaida dakartzuet hona. Eztabaida diñodanean ez dot bronka esan gure, tomaydaca bat, debatea izan da, beste barik. Harek amaieran komentario batzuk, bai bereak zein nireak, ezabatzea ebatzi dau. Nik bere mezu guztiak kakaztuko ote dodazen bildurrez, nik esan dotzedana (guzurtero deitu …

true story

Kaixo! Pasa dan martitzenean bi pelikula hauek ikusi genituen lagun batzuk eta nik. Lehendik ere ikusita neukan Die Welle, eta Kill the Irishman. Biak gustau jatazen, eta ikusteko gomendatzen dotzuet. Baina beste gauza bat ere badaukie biek amankomunean: biak dira egiazko gertakizunetan oinarritutako filmak. Eta nolabait, pertsonaia batzuenganako enpatia sortarazten …

mani festa akzioa

Laurogeiko hamarkadako leloari buelta eman, eta joan dan zapatuan Bilbon borroka bai, jaia ere bai bizi izan genuen udaletxetik eta Errekalde auzora. Baina fribolitaterik gabe, beste mundu bat posible dala erakustea baitzan erronka, baita gogotik heldu ere. Errekalde auzoak, Bilbok eta Euskal Herriak Kukutza nahi dogu. Gaztetxetik ez dira pasako, …

dialektika apur bat

Kimo 1.46 GBko bideo bat youtubera igoten, 20 ordu pasa ta %96ean nagoela, pantaila urdina, ordenagailua amatatu eta dana a tomar por culo #brrrr @el_kimo on Twitter E Atutxa Ez dut atsegin 🙂 Kimo ba barriro hastera… lau bideo dira, laugarrena ta hirugarrena igota ya, bigarrena igoten barriro, ta bihar …

Biolentziaren dema

Ni biolentziaren aldeko naz. Betidanik egiten dodan hausnarketa ekarri nahi dot hona, eguazteneko Bartzelonako istiluen arira. Ni biolentziaren aldeko naz, baina hausnarketa sakon eta luzearen ostean ETAren aurkako deklaratu nintzen duela denbora dezente. Mexikon zapatistek eskopetak izatea, Palestinarrek juduei gerra egitea, Iraqen soldadu amerikar bat hiltzen denean… niri ez dozte …

Gora UH !

Usansolo udalerri izatearen aurka zagozenok: 1. Herria eta Udalerria berbak nahastu egiten dozuez. “Usansolo ez da herri bat, ez dekolako udaletxerik…” Udalerria ez da, baina herri bat izateko ez dau horrelakorik behar. Herriak populazio guneak dira, ez dabe udaletxe baten beharrik “herri” izena hartzeko. 2. “Inoiz ez da udalerria izan”. …

ʇǝuɹǝʇuı

Internet buruz behera! Internet komunikabide plataforma bat da. Papera moduan, irrati uhinak edo telebista moduan. Eta papera euskarritik, okurritzen zaizkidan beste plataformek inoiz ez zituzten horrenbeste demokratizatu komunikabieak. Edonork erabili zezakeen papera nolabaiteko informazioa helarazteko, eta internetek ere (gutxi gora behera) hori eskaintzen zauen. Telebista edo irrati konbentzional bat egiteko …

ehun ta hamarraren hausnarketa

Edo zelan izan deabruaren abokatua. Izan ere, nik ez dot hain gaizki ikusten abiadura limitearen erreforma hau, eta nire inguruko gehienek duten iritziaren aurkakoa naz, nire ingurukoena eta komunikabideetako kazetari eta abarren kontrakoa. Hasteko, aitortuko dot nik ez dodala gidatzen. Baina horrek ez dau nire iritzia isilaraziko, “gidatzen ez dozunez, …

tabako lege barri puta honen inguruko hausnarketa (eta II)

Jarraitu daigun lege honeri bururz berbetan, burua berotzen dozte… Persegituak, nioen, eta hona hamen gustatzen ez jakun beste puntu bat. Poliziarena egiteko eskatu digute, pertsonei, herritarrei. Tabako legea betetzen ez danean, salatzera animatzen gaituzte. Estatuak lan zikina guk egitea nahi dau ganera! Ikusi? Aipatutako jarrera paternalista hori fatxada bat besterik …

tabako lege barri puta honen inguruko hausnarketa (I)

Tabako legea. Hori izango da gaurko gaia hamen nire blog honetan. Jakizue hamen erretzea baimenduta dekozuela, leku fisikoa ez dan artean… Ostantzean gainontzeko leku itxi publikoetan galazota dekogu. Ni erretzailea naz, eta erretzaile gehienok moduan, legea gehiegizkoa dala uste dot, zigortzailea, abusiboa… Baina batez ere, Estatuak ez dauela zuzen jokatzen …

WikiLeaks = 88.80.13.160

http://88.80.13.160/ Wikileaks gora eta wikileaks behera… baina zenbat egon zarie weborria bisitatzen egia esateko? Ba hori, ez dala erraza, link normaletan, google emaitzetan eta abar, ohikoa da 404 bategaz topatzea. Horregatik ekartzen dotzuet link hauxe, zuok bisitatu ahal daizuen. Helbidea facebookeko page honetatik atara dot. Bertan nahiko informazio ere badau …

Tresna-barrara saltatu