Currently browsing tag

mundua

Dear White People

Bueno, filmetxu batekin nator orain, Dear White People Basikamente, Estatu Batuetako arrazismoa ikusarazteko film bat, unibertsitatean afroamerikarrek jasan behar duten egunerokoa, halako puntu sinpatiko eta dibertidoagaz. Spike Lee handiaren Do The Right Thing gogorarazten dau sarritan, baina ez da honen mailara hurbiltzen ere, egia esan. Argumentua Sam White ikaslearen inguruan …

I. Galdakaoko Laburmetrai Festibala

Galdakaoko Gazte Asanbladak esperimentu ederra jarri dau martxan, herriko jaietan Laburmetrai kaseroen festibal bat egingo da. Lehiaketa bat antolatu dabe udan zehar gure kortoak prestatzen joateko eta irailerako aurkeztu eta proiektatzeko.

hausnartzen

Zelako ona den buruari eragitea, eta burutazio eta ondorioak idatzira pasatzea. Ikaskuntza prozesu bat ematen da horretan, eta esan daiteke satisfakzioa ere ematen duela. Gomendio txiki bat hemendik: gozamen xume horrek merezi du hasiera batean esandakoaren kontrako ondoriora iristea, kontraesanak onartzea. Pako Aristik idatzi zuen duela aste bi artikulo bat. …

Mestiroots kide bila

RebelSounds. Mestizaje musika elkarbanatzeko blog zoragarria. Mestizaje musika diogunean, kultura desberdinak uztartzen dituzten kantuak esan ohi dugu, gehienak ska eta reggaetik pasatuta, rocka, punka, rumba, kunbia, folk balkanikoa, elektronika, eta abar luzea. Baina mestizajea askoz gehiago ere da. Arte mota bat den aldetik, musikaz gain beste disziplina askotan ere ikusi …

Hil diguzue Xabier

Omenaldirik onena, garaipena pic.twitter.com/c5ON3dEedk — Naike Diez Urruzola (@naikomaiko) March 31, 2013 Thierri zendu zen herenegun gauerdiko ordu batean. Xabier Lopez Peña galdakoztarra, Parisen preso azken bost urteetan, martxoaren 11n ospitaleratu zuten bihotzeko arazo batengatik. Pasa den astean burmuineko odol isuria izan zuen, eta joan den zapatuan hil da. Preso …

tuit tuit (II)

Hiru hilabete joan dira ia azkenengoz Tuit tuit atal hauxe eguneratu nuela. Eguneratu eta sortu, egun hartan. Gaur bigarren sorta dakartzuet, eta blogarekin berriro indartsu hasteko konpromisoa. Azken hirlabeteotan, twitter zabalean irakurritakoaren artetik honakoa nabarmenduko nuke: Llevan tantos años intoxicando, que luego ven esto en el Estado español y no …

Rebel Sounds 2012

Bueno, otsailean murgilduta gauz, eta ni berandu nator post hauxe idaztera. Urtero lez, RebelSounds.org web komunitateak, errekopilatorio bat kaleratu zuen pasa dan hilean, 2012 urteak emandakoa errepasatuz eta urte barriari gogor ekiteko. Eta ni, beti bezela, disko horixe deskargatzera deitzen zaituztet, mundu mailako mestizajean zer pasatzen ari den jakin nahi …

Ustelak

Beste behin ere, atarian gaude. Nahiko nuke erratuta egon, eta hala ez izatea, baina zeozerk esaten dozte barriro ere tontotzat hartu eta ziria sartuko digutela. Espainiako gobernuan dagoen alderdiko poitikariek lehenengo, espainiako beste alderdi indartsueneko politikariak ondoren, epaile eta fiskalak ere, komunikabide handienak gidatzen dituzten horiek ahaztu gabe, eta baita …

human traffic

Asteartetan zinea ikusten dogu lagun batzuek eta nik lokaean. Aspaldi daroat filme hauxe topatu nahian… Baina deskargatzen dodazen artxibo bat ere ezin da ikusi haien DVD aparatu horretan. Human traffic filme britainiarra da, nerabe drogatuen istoriatxoa, non musika elektronikoak (drum and bass musikak) ohorezko papera daukan. Rave kultura, nola ez. …

#EHsoundzekBeharZaitu

Kaixo lagun! Ehsoundzeko kideok zure laguntza behar dugu. Gureak bezalako saioak egingo dituzten bolondresak behar ditugu. Interesgarria iruditzen zaizu? Zuk ere saio bat egin dezakezula iruditzen zaizu? Musika estiloren bat falta dela uste duzu? Ba animatu, uste baino errazagoa da! Jarraian agertzen diren esteka hauetan azaldu egiten dizuet nola  egiten …

Tresna-barrara saltatu