Currently browsing tag

ska

Rebel Sounds 2012

Bueno, otsailean murgilduta gauz, eta ni berandu nator post hauxe idaztera. Urtero lez, RebelSounds.org web komunitateak, errekopilatorio bat kaleratu zuen pasa dan hilean, 2012 urteak emandakoa errepasatuz eta urte barriari gogor ekiteko. Eta ni, beti bezela, disko horixe deskargatzera deitzen zaituztet, mundu mailako mestizajean zer pasatzen ari den jakin nahi …

#EHsoundzekBeharZaitu

Kaixo lagun! Ehsoundzeko kideok zure laguntza behar dugu. Gureak bezalako saioak egingo dituzten bolondresak behar ditugu. Interesgarria iruditzen zaizu? Zuk ere saio bat egin dezakezula iruditzen zaizu? Musika estiloren bat falta dela uste duzu? Ba animatu, uste baino errazagoa da! Jarraian agertzen diren esteka hauetan azaldu egiten dizuet nola  egiten …

Jam session Ortuondo gaztetxean

Aupa lagun! Post honen bidez, gonbidatu egiten zaituztegu datorren astean Galdakaoko Ortuondo Gaztetxean antolatu den Jam saiora. Zapatua abenduak 29, Galdakaoko Ortuondo gaztetxean Galdakaoko herritar batzuek herriko musikarien elkarte bat osatu dute -beste bat ere bazen lehendik-, herritarrei gure musikari eta taldeak ezagutzera emateko. Helburu horrekin lehen ekitalditxo hauxe antolatu …

Hiru mestizaje taldetxu

Gaurkoan hiru musika talde aurkeztu nahi dotzuedaz: Bongo Botrako, Mikroguagua eta Txarango. Hirurak dira Bartzelona hirian sortutakoak, Gotiko auzoan, Che Sudaka, La Pegatina eta beste hainbatekin batera, Manu Chao eta Amparo Sanchez ere bertan bizi ziren garaian, Bartzelonaren mestizaje mobidaren loraldian. Bongo Botrako, azken bi urte hauetan super ezagunak egin …

Mixtape MR SNOID 2012-7-22 @SnOiD JaUnA selektor & @Kimokalea mixer

Punk, psikodelika, fusion, hip hop, elektronika, rap… Twitterren elkartu ginen biok, eta biok gara musikaren maitale sutsuak. Hortik, @SnOiD_JaUnA-k honako kantak aukeratu ditu, eta @KimoKalea-k sesiotxo hau prestatu du horiekin. Ea zer deritzozuen, ez izan lotsarik eta eman zuen iritziak. Deskargatzeko egin klik hemen.  Kasu honetan, Dropbox bidez konpartitzen dot …

Ezer gitxi kontetako… http://www.youtube.com/watch?v=-FuysYMYuAw . . . : : : k i m o : : : . . .

10

Che Sudakak diska barrie atara dau. Hamargarren urteurrena ospatzeko, 10 izena jarri dotzie. Niri ejata gustau baina bueno, taldeak honela bere errepertorioa handitzen segitzen dau. Ez hasieran bezala, beren lehen diska, Trippi Town, mestizajearen hastapen eferbeszentean jaio zan, ta bertan topatu ahal dire himno hauek: perro de la calle (bam …

bizirik (2011-11-06) kimo mixtape

Atzo bertan amaitutako mixtapea dakartzuet gaur, reggae eta ska estiloetan mugitzen dena, hip hop eta ragga jungle apur batek lagundua. Kanta gehienak soundcloudetik deskargatu dodaz, bertan DJ komunitate handia baitago, txunta estiloez gain hip hopa eta reggae elektronikoa jarratzen dutenak: Deskargatzeko egin klik hemen. BIZIRIK 2011-11-06 mixtape barria -kimo- 01 …

bideo gehiago

Kaixooo Duela aste batzuk EHZ festibalean egindako argazki eta bideoekaz, hurrengo hau prestatu dot. Sony Vegas izan da erabili dodan programa, bideoek erresoluzio aparta daukate (1280 x 720) eta hori 16:9 da (holan egin nahi nauen behingoz aspalditik). Lelokeri honik niretzako behintzat garrantzitsuak direz. Lau bideoak bata bestearen atzean topatuko …

bcn 2011

Lehengo egunean esan notzuen bezela, duela bi asteburu Herrialde Katalanetan egon nintzen kontzertu sorta bat ikusten. hona hamen hango eguneko argazkiekaz eindako bideoa. http://www.youtube.com/watch?v=s4Y8oj6N2KU Urrengora arte! . . . : : : k i m o : : : . . .

featurings en cadena (2011-4-21)

Hona hamen nire mixtape barriena. Featurings en Cadena. Hau da kolaborazioen kate bat. Kanten zerrenda ikusita ulerzten da. Kanta batetan taldeaz gain kolaboratzaile bat dago. Urrengo kantua kolaboratzaile horren taldearena da, eta honek ere inbitatu bat dauka. Jarraian entzuten dugun kanta inbitatuarena da ta beste kolaboratzaile batekin egiten dute. Eta …

The Clash – 1982 – Kingston Advice (Live in Jamaica)

Lehengoan diska zoragarria topatu nuen blog honetan. Soinu kalitate ona du eta taldea bera klasikoa da, aurkezpenik behar ez dauena. Ganera Armagideon Time kantaren bertsio bat dauka, Magnificent Seven kantaren erdian, zoragarria! Deskargatzeko egin klik hemen. 01 – London Calling 02 – Police On My Back 03 – The Guns …

BT taldea

Aitortuko dot nik saio hauxe ikusten nauela duela zortzi urte, 2003an. Askotan gogoratzen dot, batez ere Euska Telebistako haur eta gazteentzako programazioa ikusi eta hausnartzen hasten nazenean. Errespetu osoz gogoratzen dot, benetan gogoko nauen saioa zan. Ni nagusitxoa nintzen hori ikusten egoteko (hemeretzi urte!) eta hala ere musika dezentea zela …

Tresna-barrara saltatu